Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jauzarazi, jauzaraz, jauzarazten (orobat jauz(-)arazi g.er., jauziarazi g.er. eta jautzarazi g.er.) 1 du ad jauzi egitera behartu.

Atean jo zuten kolpe bortitz batek ohetik kanpora jauzarazi ninduen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Ontzi bat pausatu zuen, itxurari eta usainari esker atseginezko negarra jauzaraz lezaketen horietakoa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

Sehiaren eleek irria jauzarazi eta giroa lasaitu zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.

SSek presoen sufrimenduarekin hartzen zuten plazerrak odola jauzarazten zion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 145. orr.

Lepoko mina jautzarazteraino begira egoten zen Graxi.Salto mortale logiko batean arrazoia hermeneutikatik ontologiara jauzaraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 133. orr.

Labe hark emango zuen beroak harriak zabalduaraziko zituela eta junturak beren tokitik jauziaraziko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

Dena den, libratze horrek berriz ere sukar gaitza jauz-arazi du hor gaindi.  Herria   2002-09-26

Giltza ingelesa ekarri nuen landroverretik, eta Herbertek sarraila jauzarazi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.

2 eztandarazi.

Pekin hirian bonba bat jauzarazi ere dute parlamentuaren biltzar etxetik 300 metrotan.  Herria   2005-11-10

Bonba-auto bat jauzarazi du Madrilgo olinpiar eremu batean.  Herria   2005-06-30

Gauaz, bi lehergailu jauz-arazi dituzte Uztaritzen, jandarme bat bizi zen etxearen aintzinean.  Herria   2002-07-18

Beste zartagailu batek soldado amerikano bat eta zibil batzu jauzaraziz beren autoan, hil ditu ere Bagdad kapitalean.  Herria   2005-06-30

Hamar kiloko dinamita zapartatze batek, Furianin, EDFeko etxe batean bulegoak jauzarazi ditu.  Herria   2003-07-31

Hiru urte egin ditu, irailaren 11 huntan, New-York hiriko egoitza dorreak jauzarazi zituztela, hiru mila hil eginez hurbil.  Herria   2004-09-16

75 hil eta 90 kolpatu egin dituzte [...] bi kamikazek beren gerrian ekartzen zituzten bonbak jauzaraziz.  Herria   2005-11-24

Igande goizean beste bolontario batek bere burua jauzarazi du autobus baten barnean eta hor zazpi hil eta hogei kolpatu izan dira.  Herria   2003-05-22

3 (era burutua izenondo gisa)

Tikrit herrian berriz, auto jauzaraziak badira, han ere hil eta kolpatuekin.  Herria   2004-04-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus