Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jautsi, jauts, jausten 1 da ad jaitsi.

Gizon bat jautsi zen orgatik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.

Autotik jautsi orduko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.

Hamazazpi urteko neska euskaldun bat, Francisca Saragueta hain zuzen ere, jautsi zen San Franciscoko geltokian Southern Pacific trenetik, bere ametsetako Ameriketan bizimodu berria eta hobea aurkituko zuelakoan edo.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.

Jauts zaitez honaino, zurekin mintzatu nahi dugu!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

Baigorrirat, halarik ere, jausten zinezten?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 38. orr.

Neguari buruz artzaina jausten da behereko bazketara.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.

Negarra jautsi zitzaion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 55. orr.

Paristik agindu dizkioten liberek [...] ez diote ez argituko ez arinduko "betiko gaua, gau lazgarri hori, begietara jautsi" zaiona.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 167. orr.

Nola Mendekoste egunarekin Izpiritu Saindua jautsi zen apostoluen gainerat...  Herria   2004-05-27

Ez da beraz harritzeko 1200 biztanleetarik 600-etara jautsi bazen Luzaide.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.

Hara non bi zenbakiko kopurura jautsi naizen, Moimentos herrian "99,8 km", dio Goikoetxeak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 216. orr.

2 du ad

Egun guziz, iluntzean, trena gelditzen da eta gorputzak bagoietarik jausten ditugu azken lau bagoietan metatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

Eskailera jautsi nuen, gibelera so eginez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 26. orr.

Bakoitzari, bana bana, galtzak jautsi zizkion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 155. orr.

3 jauts ahala (orobat jautsahala)

Ibiltokian sartu eta euria jauts ahala ari dela ohartzen naiz oraino gehiago.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

Ber denboran euria hasi zen jautsahala.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 63. orr.

Ainitz tokitan, euria jauts-ahala eta biziki haize latza, beste batzuetan elurra.  Herria   2003-02-06

Euria jauts-ahala hasi zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errekara jautsi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus