Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bagoietatik salbaiki jautsarazi zituzten, besotik harturik lurrera botaz, azote eta makil ukaldika aitzinaraziz, ihizi arriskutsuak balira bezala. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 96. orr.
Bagoiez bagoi jautsarazi gintuzten, ortutsik salda nahas-mahas baten edanarazteko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.
Nere aitormenak izigarriko goxoa jautsarazi zidan bihotz barne barnean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 58. orr.
Teilatuak xut xutak dira, elurrak jautsarazteko, zeren eta hango elurteak noiz-nahi negu bortitzean zortzi zehe loditasunekoak egiten ditu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.
Ez hain aspaldi, Raffarin-ek ere lan eskasa % 10-ez jauts-arazi beharra zuen arras epe laburrean bainan ez da holakorik ikusi... Herria 2005-06-16