Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztetan, [...] txirrindulari ibili ei zan, harik eta, jauskera bat bide zala, aproba gogor samarrak albora itzi behar izan arte. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 22. orr.
Gaurko hego haize horren goxoak kanpora igorri nau, hostoen jauskerari so nagoela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 73. orr.
Hotz minak gogortutako elurraren jauskera zuriak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.
Zaldiek alboka ihes egiten baitzien piztien hagin amorratuei edo, hanka-goran, haizea ostikatzen zuten, alfer-alferrik, han ikusiko baitzenituen, belaunburuak apurtuta, lurjotzen eta jauskera astunean zorua estaltzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.
Etorkizuneko soinekoari sabeleko gunean eutsirik, ukondoa bildurik, mahukaren luzera, beso-zuloaren jauskera edo izur baten barnegunea ebaluatzeko. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.
Arnasari eusten zion ezkila itxurako oihal baten kurba, besape gunea, gerrialde baten ebakera, papar baten irekidura biribila, papar-hegal baten lerroa, gona baten jauskera berriz ukitu, zuzendu edo atzera trazatzerakoan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.
Gozamena topatzen zuen xehetasun bakoitzean, itxuraren fintasunean, jauskeraren edertasunean, ebakeraren berezkoan, izur baten, kurba baten mugimenduan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.
Autoaren puntu egokia altuerak, karga aerodinamikoak, malgukiek, jauskerak, indargetzaileek eta beste hainbat gauzek ematen dute, eta konbinaketa egokia entrenamenduetan lortzen da. Berria - Kirola 2004-04-24