Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jausarazi, jausaraz, jausarazten (orobat jausiarazi) du ad erorarazi.
Bi harritzar jausarazten zituen oihuak iratotzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.
Niregandik ordaina nahi baldin baduzue, gertu nago: berehala jausaraziko dut ordaina zuen bizkarrera. Elizen arteko biblia Jl 4,4
Nire barneko harresiak jausarazten dituen hots larria. lokatz izoztuan buruz behera jausarazten bagintuen ere, [...]. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 305. orr.
Harria lurrerantz abiatu eta jausiarazten duen mugimendua harriarena dela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 146. orr.