Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaurtitzaile 1 izond zerbait jaurtitzen duen pertsona. ik jaurtilari.

Une hau aukeratu zuten mairuek punta sutan zuten gezi eta biroteak goitik jaurtitzeko, erauntsian, [...] eta han-hemen erortzen ziren, barreiatuta, zorionez haizeak jaurtitzaileen punteria okertzen zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Geziak, berriz, oraingo hau hemendik, hurrengo hori hortik, eta hirugarren hura handik jaurtitzeko libertatea ematen diote jaurtitzaileari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emakume bat atera zen, lehen begi kolpean pisu-jaurtitzaile edo agian mailu-jaurtitzaile errumaniarraren itxurakoa iruditu zitzaidana.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 45. orr.

Xabalina jaurtitzaileak zeuden bertan, lehian.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 85. orr.

Elsak labana-jaurtitzailearena egiten du numeroetako batean: jendea aho-zabalik geratzen da berak ganibeta eskuetan hartu orduko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 66. orr.

Haren zerbitzari Conseil eta Ned Land arpoi-jaurtitzaile ausarta.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 22. orr.

Harritxo jaurtitzailea nor zen ikusi eta atea irekitzera joan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

· izond Terrorista bonba-jaurtitzaile ezaguna.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Ku-kux-klanaren eraso txiza-jaurtitzaileak sortutako egonezina uxatzeko aproposa zelakoan denok sarrarazi gintuen gure irakasle maiteak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 91. orr.

3 zerbait jaurtitzen duen tresna. ik jaurtigailu.

i120ko 4 piezaz eta 76,6ko torpedo-jaurtitzaile batez hornitua.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 237. orr.

-Zenbat pistola, zenbat fusil, zenbat bonba, zenbat granada-jaurtitzaile?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 180. orr.

Badakit, baina, hau amaitzen denean gure bila etorriko direla, eta prest egon behar dut haiei aurre egiteko, dena delakoari; gasari, beharbada, sugar-jaurtitzaileei, edo granadei, edo baionetei.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jaurtitzaile onak (5); jaurtitzaile onenak (3); kanpoko lerroan jaurtitzaile (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus