Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaurtiki (554 agerraldi, 72 liburu eta 29 artikulutan), jaurtikitzen 1 du ad jaurti.

Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtikitzen trebeak, nola eskuinez hala ezkerrez.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,2

Baleztarekin jaurtikitako hirurehun eta hirurogei librako harrien kolpea ondo jasan ahal izateko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

jaurtikitzeko dorreak.  Elizen arteko biblia   1 M 6,51

Kezko poteak jaurtikiz sartu ziren, bortitz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 111. orr.

Azkonak jaurtikitzeko uztaiak.  Elizen arteko biblia   1 M 6,51

Harresi gainetik errotarri bat jaurtikiz.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,21

Dragoiak bere arnasa nazkagarria jaurtiki zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.

Ahoetatik sua jaurtikitzen zuten metro batzuetara.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.

Farolak […] isla berdeak jaurtikitzen zituzten etxe-bloke moreen gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

2 bota.

Jaurtiki zituzten, beraz, israeldarrek Baalen eta Astarteren irudi guztiak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 7,4

Lehoi-zulora jaurtiki zituzten beren emazte eta seme-alabekin batera.  Elizen arteko biblia   Dn 6,25

Zuzien argiak itzal fantasmagorikoak jaurtikitzen zituen tontorraren inguruan bildutako gerlari ugarien gainera.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 30. orr.

Itotakoen gorpuak uretara jaurtikitzen badira.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 138. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Harresietatik geziak botatzen zaizkienean, jaurtikiek ez dezaten aurrealde zapalean jo.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

Azkenik, makina guztia suzko jaurtikiekin eta balezta-tiroekin desegin zuten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus