Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaurtika 1 adlag jaurtiz.

Itsasontzietatik arkuak, geziak eta lantza eztenluzeak hartu eta, hiru taldetan banaturik, jaurtika hasi ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.

Eta, emakumezkoak ere baziren han, soldaduei loreak jaurtika, arrosak gehienbat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 95. orr.

Txistu joka eta txanpon jaurtika hartu zuten ikusleek.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 11. orr.

Umeak elkarri petardoak jaurtika.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.

Azpitik, norbait ari zitzaion leihora harritxo jaurtika.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

Ni ez nauk aurkarien aurpegira tomate-jaurtika ibiltzen den doilorkume bat!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 195. orr.

Hamabi ehizako eta bederatzi bonbaketari trimotor Junker 52 aritu zitzaizkigun arratsaldeko lehen orduetan herio jaurtika.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 233. orr.

2 jaurtika egin jaurti.

Ez al dakizue harresi gainetik jaurtika egiten dutela.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus