Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaurtigai 1 iz eskuaz edo jaurtigailu batez jaurtikitzen den gauza.

Jaurtigaiak botatzen hasi ziren egundoko altueratik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 113. orr.

Bi jaurtigairen ibilbidea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

Gure gain-gainetik igaroko dira jaurtigaiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

Beste behin bludger batek ziztu bizian egin zuen bere bidea, kanoiaren jaurtigaia bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.

Huraxe zen heriotzaren eragilea, 37 kalibreko jaurtigai txiki hura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.

Dozena bat jaurtigaik autoaren muturra zulatu zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 293. orr.

Debekaturiko jaurtigaiak baliatzen ditu.  Berria - Mundua   2004-10-08

Uraniozko burua duten jaurtigaiak.  Berria - Mundua   2004-06-25

Israeldarrek 2.000 jaurtigai inguru bota dituzte Gazara.  Berria - Mundua   2006-04-22

Deep Impact zundak jaurtigai bat bota zuen Tempel 1 kometaren aurka iazko uztailean.  Berria - Gaiak   2006-02-04

2 (hitz elkartuetan)

Etsaien konpainia berriek laster muntatzen zituzten jaurtigai makina handiak, bakoitza lubaki baten babesean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 113. orr.

Eta ez dute haiek inoiz ezagutu hura baino jaurtigai-zaparrada hilgarriagorik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

· Kanoi-jaurtigai bat ziztu bizian irteten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jaurtigai bota (4); jaurtigai bota zituzten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus