Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaurti (1817 agerraldi, 195 liburu eta 451 artikulutan), jaurtitzen 1 du ad eskuaz, edo ukaldi edo tresna egoki edo hartako baten bidez, (zerbait) abiadan bidali. ik jaurtiki.

Orduantxe jaurti nuen neure azken bonba.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 145. orr.

Autobus baten aurka molotov koktelak jaurtitzea leporatzen diete bi gazteei.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Bigarren dardoa jaurti zuen Enrikek.     «Kuskue tanden», 2004 - 37. orr.

Bat-batean, aizkora jaurti zuen labana bailitzan, eta bost bat metrora zegoen zuhaitz batean sartuta utzi zuen garbi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Gogoz jaurti zuen, baina ezin izan zuen gola lortu.  Berria - Kirola   2004-10-28

Makinak jaurti behar duen harriaren pisua zenbatekoa den kontuan hartuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5030. orr.

Bi librako harria jaurti behar duen baleztak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

Eskua zorroan sartu, harri bat atera, habailaz jaurti, eta bekokian jo zuen filistearra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.

Tabernara sartu, eta botila jaurti zion aurpegira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 361. orr.

Haserretu egin zen orduan Adjib, eta bere aitari harri bat jaurti zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.

Momenturik egokienean, harrikada bat jaurti eta aurpegian jo nuen bete-betean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

Jendetza handi bat ikusi zuen, txalo jo eta loreak jaurtitzen zizkiona.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 136. orr.

Nola itsasontzi batek hondora joan aurretik baitu jotzen tutua edo airera jaurtitzen bengalak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.

Handik patio barnera jaurti zituen pikotxa eta kandela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

Gure azken kanoikada jaurti genuenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.

Jaurti ditut tiro batzuk hodeietara.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 233. orr.

Estatubatuar hegazkinek jaurti dituzten bonbek hildako kubatarren hiletetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 311. orr.

Ezkontzaginak beloa erantzi, eta besaulkira jaurti zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 184. orr.

Hartu zuten kedarra labetik, eta Moisesek zerurantz jaurti zuen Faraoiaren aurrean: gizakiak eta abereak zauri zornatsuz bete ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 162. orr.

Lagunak mendekua hartzeko alabatxoari aurpegira azidoa jaurti zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.

Karkaxa bildu eta jaurti egin nuen, marranta kentze aldera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Bigarren penaltia ez jaurtitzea erabaki zuen.  Berria - Kirola   2006-03-15

Zenbatek ez ote dute beren gorrotoaren kopa zeru-lurren kontra jaurti?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.

Bera ere egonean doan gezi sentitzen baita sarri, ez nork ez norantza jaurti duen ez dakiela.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 18. orr.

2 irud

Jaurti ezak urrunera bizimolde lohi eta likits honetako zama!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 56. orr.

Harryk tu egin eta gurin-garagardo pixka bat jaurti zuen ahotik nahigabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 202. orr.

Ikus dezazun gorputzek beti argi berria behar dutela, izpiak jaurti ahala hiltzen direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.

Kea bisaiara jaurti nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

Jendeak lasaitasunezko aieneren bat jaurti, eta arnasa hartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.

Nire pubak zortzi bafle dauzka, eta 2.000 batioko indarra jaurtitzen dute lokalaren hesteetara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Kobrak ere halaxe kulunkatzen dira, beren tximista jaurtitzen, eta beren kulunkara itzultzen berriro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

Lorategira doaz erdeinuzko begiradak jaurtiz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 131. orr.

3 bota.

Bada, gizon hura ere Karibe itsasora jaurti zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 276. orr.

Txitxikovek, amorruaren amorruz, lurrera jaurti zuen sablea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 316. orr.

Zigarrokina jaurti zuen lurrera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 354. orr.

Oholak uretara jaurti ostean gaua iritsi zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 177. orr.

Zakuetan bildu eta herri erditik igarotzen den ubidera jaurti zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

Mezkitan sartzean, Korana jaso eta bere zaldien oinpera jaurti zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.

Jaunak trumoi, tximista eta kazkabarra jaurti zituen Egipto osoan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 163. orr.

Guk ere badugu San Joan sutara zer jaurti.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 140. orr.

Oldarrean jaurti zuen aulki gurpilduna aldapan behera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Dirdai jainkozkoa da, ezjakinaren itsutasunera jaurtitzen gaituena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 37. orr.

Zergatik jaurti behar da iruzurgile errugabea espetxe batera, [...] gelditzen zaion ondasun bakar eta tristea ere kentzen zaiolarik, askatasuna, alegia?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

Zozketan atera ez diren zenbaki txartelak zakarrontzira jaurtitzera doan itsuaren inportezaz begiratzen dio harriak Nemesiori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.

4 irud/hed

Jendeak lasaitasunezko aieneren bat jaurti, eta arnasa hartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.

Piztiaren hilketa kontatzean garaipen oihuak jaurtiz eta poz jauziak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 127. orr.

Bere patu txarraren kontrako madarikazioa ari zen behin eta berriro zeruetara jaurtitzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Amak hamaika birao eta hitz ustel jaurti zituen azti afrikarraren kontra. Orain hartu sudurretik eta jaurti ahotik!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 215. orr.

Baina emazteak, buruz buru, begitartera jaurti zion: […].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.

-Eta bide luzeena hartzea nahi duzu, gainera! -jaurti zuen Léak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.

-Zein izango da ba! -jaurti du Jordik Preteritok Dani begira-: [...].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 140. orr.

-Gizon bat agindu zigutek, eta hona gixon bat! -berbak hasperen batean jaurti zituen, niri barik aireari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

Besteen diruaren gaia itxuraz ez zuen gogoko, eta haratik hara jaurti zidan hurrengo galdera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 35. orr.

Erlojurik ez dut! -jaurti zidan purrustaka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 361. orr.

Isidora da akusazioa jaurti duena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airera jaurti (6); atera jaurti (6); aurka jaurti (4); behera jaurti (3); bi misil jaurti (4); bonba bat jaurti (5); bonba jaurti (4); bonbak jaurti (3); botilak jaurti (4); gainean jaurti (3); gainera jaurti (9); gasa jaurti (5); gasak jaurti (3); gezi bat jaurti (3); gezia jaurti (3); gogor jaurti (4); granada bat jaurti (3); granadak jaurti (5); hainbat misil jaurti (3); harri bat jaurti (3); harria jaurti (6); harriak jaurti (14); hiru misil jaurti (3); hitzak jaurti (3); itsasora jaurti (8); jaurti zion aurpegira (3); jaurti zuen lurrera (3); kalera jaurti (3); kanpora jaurti (6); kohete bat jaurti (3); kohete jaurti (4); koheteak jaurti (5); koktel bat jaurti (4); koktel jaurti (5); koktelak jaurti (12); kontra jaurti (11); lehergailu bat jaurti (3); leiho batera jaurti (3); lurrera jaurti (22); misil bat jaurti (4); misil jaurti (13); misilak jaurti (8); molotov koktelak jaurti (9); mortero bat jaurti (3); morteroak jaurti (9); muturreko bat jaurti (3); negar gasa jaurti (3); obus jaurti (3); suziriak jaurti (3); tinko jaurti (3); tiro jaurti (3); uretara jaurti (18); zigarroa jaurti (3)

kanpora jaurtia izan (3)

jaurtigai bota (4); jaurtigai bota zituzten (3)

balezta batek jaurtiriko (3)

misil bat jaurtita (3); misilak jaurtita (3)

); aurka jaurtitako (5); helikopteroek jaurtitako (4); jaurtitako bonba (4); jaurtitako misil (4); jaurtitako misilek (5); kontra jaurtitako (5)

jaurtitzea erabaki (4)

hiruko lerrotik jaurtitzeko (3); jaurtitzeko ardura (3); jaurtitzeko aukera (10); jaurtitzeko prest (5); lerrotik jaurtitzeko (4); penaltia jaurtitzeko (3)

bonbak jaurtitzen (5); etengabe jaurtitzen (3); gauzak jaurtitzen (3); harriak jaurtitzen (10); harriak jaurtitzen ari (3); jaurtitzen ari (13); jaurtitzen hasi (11); lokatza jaurtitzen (3); lurrera jaurtitzen (4); oihuak jaurtitzen (4); toxikoak jaurtitzen (3); uretara jaurtitzen (5)

lurrera jaurtiz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus