Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaurlaritza 1 iz gobernua.

Estatutua Madrilen onartuta, Euzkadiko Jaurlaritza sortu zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 39. orr.

Alvaro Tobio de Sarrionandiak, zuela gutxira arte Euzkadi'ko Jaurlaritzaren ordezkaria izana zenak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 98. orr.

Ez Iruñeko Gobernuan ezta Gasteizko Jaurlaritzan ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 123. orr.

Haien gobernua ez zen gobernu, Jaurlaritza baizik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 24. orr.

2 Euzko Jaurlaritza.

Euzko Deya zen, Jaurlaritzak Parisen argitaratzen zuen kazeta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 27. orr.

Mugaldeko laguntza prestatzen ari da, Jaurlaritzakoekin batera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 33. orr.

Badaezpada ere, ez hurbildu Jaurlaritzaren Parisko egoitzara.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 40. orr.

3 Eusko Jaurlaritza.

Jaurlaritzarentzat egiten du lan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 36. orr.

Ez diat uste IU Jaurlaritzan sartuko denik -bota du-.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 95. orr.

Gogoan dut "laurak bat" armarriarekin gertatu zena ere, nola Jaurlaritzak bere ikur egin zuen, nola gero Nafar gobernuak kateak handik kentzeko esijitu zuen [...], nola azkenik Espainiako auzitegiek Nafarroari eman zioten arrazoia; kateen lekuan hutsune gorri bat geratu zen geroztik, zauri odoldu baten antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 124. orr.

4 Euzko Jaularitza 1936tik aurrerako euskal gobernu beregainaren izena.

Jose Antonio Agirre Euzko Jaurlaritzako lehendakaria erbesteko Euzko Jaurlaritzako lehendakaria baino ezin izan zela 1937ko abuztutik aurrera.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.

Erbesteko Euzko Jaurlaritzaren eta aliatuen zerbitzu sekretuen arteko harremanak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.

Alderdiarentzat eta aurki osatuko zen Euzko Jaurlaritzarentzat nazioarteko laguntza bilatzea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 101. orr.

Euzko Jaurlaritzaren egoitza zen Angeluko Endara etxean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.

5 Eusko Jaularitza 1980az gerozko euskal gobernu beregainaren izena.

Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Trafiko Zuzendaritza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 84. orr.

Jon Landa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendariari eginiko elkarrizketa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu zen Inaxio Oliveri adiskideak eskuratu zizkidan laguntza ofizialak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 12. orr.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 221. orr.

Ezusteko handia hartu nuen jakin nuelarik OICko idiskoa EAJra joan zela eta Jaurlaritzaren Ekonomia Sailean zegoela, goi-mailako postu batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

Eusko Jaurlaritzako kapar parasito bat gehiago.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari da jaurlaritza (7); eusko jaurlaritza (351); jaurlaritza osatzen (47); jaurlaritza osatzen duen (13); jaurlaritza osatzen duten (31); jaurlaritza prest (8); jaurlaritza sostengatzen (11)

ari da jaurlaritza (7); berretsi du jaurlaritzak (7); eusko jaurlaritzak bultzatutako (8); eusko jaurlaritzak egindako (8); eusko jaurlaritzak emandako (9); eusko jaurlaritzak onartutako (13); jaurlaritzak antolatutako (7); jaurlaritzak aurkeztutako (13); jaurlaritzak bultzatutako (10); jaurlaritzak dio (13); jaurlaritzak egindako (22); jaurlaritzak eman (8); jaurlaritzak emandako (14); jaurlaritzak esan (8); jaurlaritzak hartutako (9); jaurlaritzak onartu (12); jaurlaritzak onartutako (19); jaurlaritzak prestatutako (10); jaurlaritzak proposatzen (9); jaurlaritzak uste du (13); nahi du jaurlaritzak (19); onartu du jaurlaritzak (9); uste du jaurlaritzak (11)

eusko jaurlaritzako (1830); eusko jaurlaritzako alderdiek (9); eusko jaurlaritzako bozeramaileak (36); eusko jaurlaritzako lehendakariak (121); eusko jaurlaritzako lehendakariorde (10); jaurlaritzako alderdiek (11); jaurlaritzako bozeramaile (43); jaurlaritzako bozeramailea (8); jaurlaritzako bozeramaileak (60); jaurlaritzako bozeramailearen (9); jaurlaritzako eledun (20); jaurlaritzako eledunak (26); jaurlaritzako garraio sailburu (8); jaurlaritzako gobernu (34); jaurlaritzako gobernu batzordeak (17); jaurlaritzako gobernu kontseiluak (14); jaurlaritzako herrizaingo sailak (95); jaurlaritzako herrizaingo sailburuak (14); jaurlaritzako hezkuntza sailak (69); jaurlaritzako hezkuntza sailburuak (36); jaurlaritzako hezkuntza saileko (10); jaurlaritzako immigrazio zuzendari (8); jaurlaritzako industria sailak (12); jaurlaritzako industria sailburuak (11); jaurlaritzako ingurumen sailak (21); jaurlaritzako ingurumen sailburuak (15); jaurlaritzako justizia sailak (11); jaurlaritzako justizia sailburu (25); jaurlaritzako kultura sailak (45); jaurlaritzako kultura sailburuak (25); jaurlaritzako lan sailak (16); jaurlaritzako lan sailburuak (13); jaurlaritzako lehendakari (92); jaurlaritzako lehendakaria (40); jaurlaritzako lehendakariak (136); jaurlaritzako lehendakariarekin (20); jaurlaritzako lehendakariaren (19); jaurlaritzako lehendakariari (33); jaurlaritzako lehendakariorde (15); jaurlaritzako lehendakariordeak (14); jaurlaritzako ordezkariek (10); jaurlaritzako osasun sailak (28); jaurlaritzako osasun sailburu (8); jaurlaritzako osasun sailburuak (13); jaurlaritzako osasun saileko (9); jaurlaritzako sailburu (8); jaurlaritzako trafiko zuzendaritzak (10)

eusko jaurlaritzaren esku (12); eusko jaurlaritzaren gobernu (14); eusko jaurlaritzaren izenean (9); eusko jaurlaritzaren jarrera (9); eusko jaurlaritzaren proposamena (11); eusko jaurlaritzaren ustez (9); jaurlaritzaren aburuz (8); jaurlaritzaren aurka (8); jaurlaritzaren bozeramaile (10); jaurlaritzaren bozeramaileak (8); jaurlaritzaren diru laguntza (10); jaurlaritzaren egitasmoa (21); jaurlaritzaren egitasmoak (11); jaurlaritzaren egitasmoaren (11); jaurlaritzaren esanetan (10); jaurlaritzaren esku (38); jaurlaritzaren esku uzteko (8); jaurlaritzaren estatutu (291); jaurlaritzaren estatutu berriaren (8); jaurlaritzaren estatutu berrirako (83); jaurlaritzaren estatutu proposamena (50); jaurlaritzaren estatutu proposamenak (19); jaurlaritzaren gobernu batzordeak (8); jaurlaritzaren herrizaingo sailak (11); jaurlaritzaren izenean (24); jaurlaritzaren jarrera (20); jaurlaritzaren planaren (8); jaurlaritzaren proposamena (43); jaurlaritzaren proposamenak (14); jaurlaritzaren proposamenaren (23)

; eskatu dio jaurlaritzari (10); eskatu diote jaurlaritzari (13); eusko jaurlaritzari eskatu (11); jaurlaritzari eskatu (26); jaurlaritzari eskatu zion (11); jaurlaritzari leporatu (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus