Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sos gehienik ematen zuenaren zerbitzuko salatariek, bortxaz soldadu altxatuak zirenek, bezero eske zebiltzan jaunxkilek, apez arnegatuek, bai eta emozio bortitzen tirria zuten burgesek ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.
Apezeriak eta zenbait jaunskilek erreformatuen kontra xaxatua zuten herriko jendaila. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.
Beraz, gero eta oldarkorrago jaunskilak, ausartago sakela mukuru betetzeko. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 82. orr.
Betiko jaunskilak nagusi eta mendekoak beti bezain kontent beren hartan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 81. orr.
Gure herrira bazatoz zure jaunxkila manerekin eta, guri goratik so eginez, [...]. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.