Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jauntxokeria (orobat jauntxokeri g.er.) iz jauntxoaren jokabide gaitzesgarria.

1979an Nogueirako alkate izendatu zuten, eta han ikasi zituen jauntxokeriaren oinarriak.  Berria - Mundua   2004-09-30

Jendeak pentsatzen bide duelako justiziaren ideiari indarraren eta jauntxokeriaren ideia nagusitu zaiola oraingo sistema kriminalean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.

Hona, bada, beste adar garrantzitsu bat nire azterketarako: baserri giroetako lur eta baserri jabeen jauntxokeria, eta jauntxokeria horrek boterean dagoenarekin konpontxo egiteko daukan abildadea. Jauntxokeriazko politika bat zen, elkarren arerio ziren bi bandoren arteko borroka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

Esparru guztietara zuzendurik UPNk eta CDNk egindako politika salatu zuen EAko lehendakariak eta «jauntxokeri demokratikoa» zein «eroskeria politikoa» egotzi zien.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Espainiar jauntxokeriak sortu zuela Euskadin orain arte ludi osoan ikusi den gudarik zital eta gogorrena, Eusko Aberria zapaldu eta hiltzeko asmo hutsez.  Berria - Kultura   2004-02-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus