Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jauntxo 1 iz maila apaleko jauna; herrietan-eta diruaren bidez gehiegizko aginpidea lortzen duen pertsona. ik jaunxkila; jauntto; kazike.

Halaxe bihurtzen dira nagusia jauntxo, eta menpekoa esklabo.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 141. orr.

Zuzen ibili denak ez dauka zertan kezkatu, izan jauntxo edo izan zerbitzari.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.

Ez da erraz izango horrelako jauntxo baten gaztelua porrokatzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 212. orr.

Amgadek jauntxo bat, itxuraz jauregiko nagusia, ikusi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 158. orr.

Herri-koxkorretan jauntxoaren mehatxuek beldurtzen eta apaizaren esanak itsu-itsuan sinesten zituzten herritar otxan gixaixo haien ondorengo eta oinordeko zuzenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.

Herriko jauntxo eta kazikeek.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 85. orr.

Donostiako jauntxo bat, familia karlistakoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

Iraultzaren habia zen Eibar, Bergarako jauntxo guztien ikara.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 32. orr.

Baina neskatxak artzain pobrea gogoan, eta jauntxoarekin ezkondu nahi ez.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 143. orr.

Dawood Ibrahimek jauntxo baten esanetara egin zituen urte batzuk, kontrabandoan eta hiltzaile lanetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 210. orr.

Lorden Ganbera (jauntxo eta aristokraziarena) desegin, erregetza sekulako baztertu; errepublika izendatu...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 219. orr.

Toki guztietan jauntxoak bere gangsterrak bidaltzen ditu diru-hozkak kobratzera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

Lehentxeago jauntxoek 10 paria garbituak zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 64. orr.

Huraxe duk jauntxoa hemen: Joaquin Aldaz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 100. orr.

2 irud/hed

Park Avenue-ko jauntxo bat; dirutan igerian bizi da, zinez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.

Bereziki de Gaulle bezalako jauntxo bat beren jainko zutelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 145. orr.

3 (izenondoekin)

Jauntxo handien arteko setak eta borrokak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 202. orr.

Noblezia eta zaldunak alde batetik, errege Charles agintari zutela, eta jauntxo txikiak, burgesak eta nekazariak bestetik, Cromwel buru zutela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

Donostiar jauntxo liberalek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 83. orr.

Badirudi, ehizarako eskubidea, hasiera batean libre zena, jauntxo feudalek monopolizatu zutela lurrak berenganatu ahalean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.

Eliza Katolikoak abusotzat jo zuen, erregeek, printzeek eta jauntxo nobleek beren ehizakurrak elizaren kontura bazkatze hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.

Errege eta jauntxo aberatsen otorduetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.

Jauntxo izandun batek haurdun utzi ondoren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.

Gotzaiak egin ziren eliza handien jabe, baina eliza koskor asko jauntxo laikoen esku zeuden.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.

Populua ideologikoki menderatzen zuen jauntxo eliztarraren botere zapaltzailea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Don Blas Carreño izeneko bat, Alcoleako jauntxo aski diruduna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

4 (izenondo gisa)

Biharamunean herriko agure jauntxo bi etorri zitzaizkion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 157. orr.

Nire herrikide jauntxo haien iritziz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 356. orr.

Beste gudaroste hori, berriz, bide luzeagoan datorren aberats jauntxoen zalduneria da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Paraje idorra iruditzen zait; eta jauntxo-aldra horiek... asper itxura dutela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 318. orr.

Apez eta jauntxo herria, ez bestea!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.

Unamuno, euskal "arrazaren" bere jauntxo harrotasun guztiarekin, inoiz ez da izan arrazista.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 143. orr.

Jauntxo itxurako haiek nirekin zetozelako.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 268. orr.

6 gizon txikia.
7 gerra jauntxo (orobat gerrako jauntxo)

Hamid Karzai presidenteak herrialdearen «arrisku nagusia» talibanak ez, baizik eta gerra jauntxoen miliziak direla esan zuen.  Berria - Mundua   2004-07-14

Gerra jauntxo indartsuek kontrolatzen dituzte oraindik ere herrialdeko probintziak.  Berria - Mundua   2004-04-02

Beste eskualdeak tribuetako buruen eta gerrako jauntxoen kontrolpean daude.  Berria - Mundua   2004-10-09

Gerra jauntxoek botere handia lortu zuten talibanen garaian eta oraindik ere indar handia dute, bai politikan eta baita gizartean ere.  Berria - Mundua   2004-11-23

Gerrako jauntxoek bultzatutako milizietan 100.000 pertsona inguru daudela esan du Defentsa Ministerioak.  Berria - Mundua   2004-09-24

Abdul Rashid Dostum gerra jauntxoa.  Berria - Mundua   2004-10-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus