Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitortza eta jaunartzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1178. orr.
Hilabete batzuk lehenago hasten ziren pentsatzen ezkontza eta jaunartzeetan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.
Garai hartan, gure lehen jaunartzea prestatzen ari ginen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 230. orr.
Nire arreben jaunartzeko argazki guztietan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.
Oraintxe entzun dugun doinu hori ondo etorriko litzaioke jaunartzeko uneari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
Bere ezkontzako soinekoa guretzako jaunartzeko soineko egin zuen; jaunartzekoa, jaiegunetako; jaiegunetakoa, astegunetako; astegunetakoa, amantal; amantala, trapu zahar eta trapu zaharra tomate-parrak lotzeko zinta. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.
Erdi Aroan jaunartzearen maiztasunari buruz, araua ez zen berdina alde guztietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1179. orr.
Jaunartzea galaraziko ziela. urte hartan, hala ere, haurren jaunartzeetan ibili nintzen txistulari taldean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.
Zer-nolako soinekoa zenuen jaunartzea egin zenuenean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 109. orr.
-Nik ere egin nuen jaunartzea. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 162. orr.
Hiru oroigarri-klase daude: lehen jaunartzean egin ohi direnak, ezkontzakoak […] eta hildakoenak (hauexek ugarienak gainera). Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 18. orr.
Jaunartze egunetako bazkarietan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.
jaunartze egunean (3); jaunartzea egin (4); lehen jaunartzea (5)