Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaulkipen 1 iz batera jaulkitzen diren banku billete, akzio, obligazio eta kidekoen multzoa.

NDFren jaulkipenak eta Munduko Bankuak emandako maileguak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Fagorren finantza aportazioen jaulkipena amaituko da bihar.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Lehen jaulkipenerako eskariak eskaintza gainditzen zuela ikusita [...].  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Kuotak jaso, Jaulkipen Bereziko Eskubideak atera, maileguen akordio orokorrak egin dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Logikoa denez, nazioarteko diruaren jaulkipen-bankutik behar zuen erreakzioak etorri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Moody's-ek epe luzeko eta motzeko gordailuak, BBKren «sendotasuna» eta jaulkipen gaitasuna goraipatu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-12-11

Menpeko finantza ekarpenak ez dira amortizatuko jaulkipen egunetik gutxienez bost urte igaro arte.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Eroskiren finantza ekarpenen eskariak %15ean gainditu du taldeak jaulkipen muga gisa ezarrita zuen 200 milioi euroko kopurua.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Aportazioen eskariak jaulkipen bolumena bikoiztu du.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

TERRAK autokartera gisa zituen 26,5 milioi akzio amortizatu ditu, jaulkipen erreserbekin.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Probintzia Batuek ez bezala [...] eta Erresuma Batuak ez bezala orobat [...] Luis XIV.aren Frantziak ez zuen ez jaulkipen-erakunderik, ez banku zentralik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erregimen horretan, izan ere, banku zentrala diru-jaulkipen oro bermatzera konprometitzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Northern Pacific konpainiaren bonu-jaulkipen berriarekin lotutako negozio txiki hori...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 226. orr.

3 igorpena.

Nik ez dakit negutegi-efektua, CO2 jaulkipena, ozono-zuloa edo atmosferaren berotzea den.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus