Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oihu bat jaulki zitzaion orduan postaburuari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.
Aurreneko minutuko oihu berbera jaulkitzen zitzaien guztiei: "Ene Jainko zeruetakoa, zeinen eremu zabala!". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 365. orr.
Higuinezko keinu eta hitzak jaulkitzen zitzaizkion Mathilderi, Willemen zentzaldiekiko sorgor. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.
Ongi entrenatuta zegoen [sakratuenaren kontrako jardunean], eta gogoan hartu ez nituen ale potoloak jaulki zitzaizkion. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.
Luze eta zabal eseririk zegoen besaulki batean [...], ahotik hots ulergaitzak jaulkitzen zitzaizkiola, aitarenka, eta txitean-pitean eskuaz ahoa estaltzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.
Hotzak nago -esan zuen Vasili Kashirinek, ezpainak gogor, benetan izozturik baleuzka bezala; eta honela jaulki zitzaion esaldia: hotz-na-o. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 102. orr.
-Zoragarria duk jauregi hau... -jaulki zait erraietatik-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 105. orr.
Atseginez harriturik begiratu zenidan, irribarre txiki bat jaulki zitzaion zure ahoari. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 33. orr.
Sosegatuago zegoen Mathilde, haren begiei eta ezpain-arteari ohikoa zuen aldarte xaloa jaulkitzen zitzaiela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.
Azaro sagar helduaren gisan arratsaldeari gaua jaulkitzen zaionean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 149. orr.
Zirtots txiki bat entzun zen, eta txinpart hori xorta bat jaulki zen bertatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.
Gauzak sortu egiten dira: jaio, etorri, agertu, jaulki, irten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.
Norbaitek "sua" hitza jaulki zuen arnasestuka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.
-Porrot eginda nagoela uste duzu -jaulki zuen Harlandek-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 339. orr.
Ezpainak estutu ditu eta ez du hitzik jaulki. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 104. orr.
Sekulako biraoak jaulkitzen zituen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 126. orr.
Hitzak bata bestearen ondoren jaulki zituen malkoz beteriko negar-zotinen artean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 262. orr.
Bihotzetik jaulkitako ahotsez, esan zion: […]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.
Borreroari inoiz ez diote minik eman kondenatuek jaulkitako irain gordinek. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.
Ezpainak luzatuz eta buruari eraginez bere iritzia jaulki zidan: [...]. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 107. orr.
Van Daan andreak inon diren ergelkeriarik handienak jaulkitzen dituenean, Putti sutan zutitzen da askotan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 112. orr.
Barrako gizonak txistu-antzeko hots bat jaulki zuen letaginen artetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.
Arrazoi egokiak jaulkitzen nonbait. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.
Belarriek inoiz entzun gabeak jaulkitzean gertatzen den bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 313. orr.
Honako epai harrigarri hau jaulki zuen: […]. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.
Zilegi bekit burutazio bat edo beste jaulkitzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 418. orr.
Ekaitz bateko trumoi-soka danbartsuari […] Jaunaren mintzoa deitzen dio, eta mintzo boteretsu latz horren egintzak jaulkitzen ditu 7 bider. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.
Azienda mutuek ere, baita basapiztiek ere, hots ezberdinak eta askotarikoak jaulki ohi dituzte, beldurrak ala minak ala pozak jotzen dituenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 367. orr.
Azken zurrutadan edana jaulki zuen ahotik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 224. orr.
Niloaren zazpi ahoek kolore desberdineko zazpi istinga jaulkitzen dituzten leku horretan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.
Egurrak kea edo suak beroa jaulkitzen duenez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 235. orr.
Atsotitz hauek soka beretik doaz, enbor bereko ezpalak jaulkitzen... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.
Hurrak, heldu ahala, putzura jaulkitzen dira, bertako izokinak arrapalada batean jaten dituztela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.
Bazter batean egokitu zen, lurrak jaulkitako deabru ñimiño baten gisara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.
Jaulkitzen duten argiaren uhin-luzera 486-720 mmkoa izaten da. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 138. orr.
Estatuek zorra jaulkitzen dute, sarritan oso epe luzera [...], eta urtero dirutza jakin bat erabiltzen da interesak eta zorra kitatzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.
Dirua jaulkitzea acte de présence bat da, gobernua harreman zuzen eta iraunkorrean jartzen duena bere mendekoen gutxiengo gogotsu, buruargi eta eragin handiko batekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.
Zor agiriak jaulkiko ditu BBK-k, 900 milioi euroko balioarekin. Berria - Ekonomia 2004-04-17
Zuzeneko finantzaketa indartu zen berriz, hau da, tituluak finantza-merkatuetan jaulkiz eta ezarriz egiten den finantzaketa mota. administrazioak berak jaulkitako zor publikoaren bidez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Champagneko ferietan hainbeste jende biltzen zen, non haietan ordaintzekoak izaten baitziren Europan jaulkitako obligazio gehienak, baita printzeek eta pertsonaia handi guztiek, laiko nahiz elizgizonek, kontratatzen zituztenak ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Nazioarteko obligazio klasikoak, atzerritar mailegu-hartzaile baten kontura jaulkiak, herrialde mailegu-emailearen finantza-lekuan eta diruan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Eroski banaketa konpainiak jakinarazi du CNMVn menpeko finantza ekarpenak jaulkiko dituztela laster. Berria - Ekonomia 2004-06-23
Kutxak «Urrezko Txartela» jaulki du adinekoentzat. Berria - Ekonomia 2004-03-06
Kreditu txartelen eskariak hazkuntza nabarmena izan zuen, Gazte Txartela berria jaulki zutelako eta, beraz, 734.000 txartel dira Euskadiko Kutxak orotara jaulki dituenak. Berria - Ekonomia 2004-03-13
Supazterrean, artaburuak jaulkitzeko, babarrun lekak aletzeko, esaera zahar eta kontuzaharrak akordatu eta berritzeko... balio zezakeen egunak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.
ekarpenak jaulkiko (3); oihu bat jaulki (3)