Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esate baterako, urraburu itsastarra [...] dastatzean izkira eta itsaskiaren ahogozoa sentitzen dugu, arrain horrek besterik jan ez duelako bere bizitza osoan; itsaski bilakatu da, jatunarentzat. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 16. orr.
Tresnak tresna, elikagaiak erdi prestatuak erosiko ditu jatun ugariri eman behar dion enpresak (eskola, ostatu, fabrika, komentu, kartzela...). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.
Asetasun sentsazioa eragiten du jatunarengan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.
Cleopatra jatun bikaina izan zen eta, neskato onen modura, aurrean zeukan guztia jaten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 121. orr.
Sperling familiak oso maite nau, batez ere jatun txikia naizelako eta jaten dudan baino janari gehiago ekartzen dudalako. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 21. orr.
Egun hartako ibilaldia jatunik eskasenaren gosea ere pizteko modukoa izana baitzen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 56. orr.
Jatun gaixoti batzuk legez, irensten duenaren kontzientzia ez dute eta. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 248. orr.
Aurrena Sultan maitemindu nuen, gehien jaten zuena; hurrena Bobo, ez hain jatuna baina mokofinagoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.
Dionisosek gustuko zuen kalabaza purea, jatuna izan ez arren bai baitzekien gauza onak estimatzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.
Emakume jatun batek. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.
Ibaian arrain ugari egoten da: zarboak, tenkak, lutxo jatunak, karpa zilarkarak, perka hegalgorriak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Goizean zakur gosekilen moduan ibili garen idazleok izar jatun bilakatu gara hemen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 63. orr.
Oso jatuna dela uste diat, eta lehengo batean esan zidaan: "Oso pozik nago, txo; harakinek solomoa oparitzen didate, xerrak oparitzen dizkidate... Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 256. orr.
Jatun handia bazara, eutsi zeure jangurari. Elizen arteko biblia EsZ 23,2
Lucy hain zen jatun handia, ezen ordurako, ziur asko, goseak akabatzen egongo baitzen nolanahi ere. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.
Tranpa-puxka bat badute apustuetan eta olako gauzetan, baiña bestela persona onak dira, leialak eta nobleak, bromosuak eta triposuak; alegia, gizon umorezkoak eta jatun aundiak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.
-Jatun ona da, bai. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 70. orr.
Satanek, nagi bezain jatun ona baitzen, bertatik onartu zion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
Denak jatun onak, baina amonaren sakea! Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 16. orr.
Jatun ona, horratio, hain mehea izateko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.
jatun ona (3)