Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jats (orobat jatsa g.er.) 1 iz ipar erratza.
Ziega garbitzeko jats normal bat eskatu nuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-07
Ostatuko zerbitzaria jatsa pasatzen ari zen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 261. orr.
Burregoaren makila jats gider bat da. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.
Azken egun hotan ondoko Kaukasian ere jats ukaldi bat arras indartsua eman dute errusoek, eta bi herrialde horietan hemeretzi hil eginez. Herria 2004-07-22
Froga hor, esku ukaldi bat emanez edo jats batekin ere euskara zerbitzatzen ahal dela. Herria 2003-04-10
2 isatsa, zuhaixka lekadun lore-horia.
Eremaiten zaitu eolikoetarik urbil, mahasti artean (Rioja eta Bierzo), ogi alorren sahetsean, larre eta jatsa den basamortuetan barna. Herria 2003-09-18