Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jatortu, jator(tu), jatortzen 1 da/du ad jator edo jatorrago bihurtu.
Zuzentasuna eta jatortasuna zaindu beharrekoak direla esan zuen, baina egokitasuna horien gainetik egon behar dela. Berria - Euskal Herria 2004-11-13
2 (era burutua izenondo gisa)
Eta ederki dator karakola, etxea bizkarrean ibilia den jendaje horren gaitzizen moduan, baina nago, paleolitotik egundaino holako jendaje asko euskaldun jatortua (?) ez ote den. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.