Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jatortasun 1 iz jatorra denaren nolakotasuna.

Donostiarrek, nola pixka bat zibilizatu egin diren [...], basatitzat daukate Pasaia; haren naturaltasun eta jatortasuna, barbaroa iruditzen zaie.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.

Gaiak aldatzen hasi zen, esaldiak dotoretzen, naturaltasuna galtzen eta jatortasuna baztertzen.  Berria - Kultura   2004-01-03

Zuzentasuna eta jatortasuna zaindu beharrekoak direla esan zuen, baina egokitasuna horien gainetik egon behar dela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Hizlari gisa ere ona zen [Basarri], baina hizlari-jarioa eraman nahi zuen paperera: jatortasun horrek galdu zuen idazle moduan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

Itsasoarekin jolasean aritzen diren neska hauen jatortasun libre eta errugabea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.

Ebanjelioan inspiraturiko bere bizimoldearen jatortasuna osorik gordetzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.

Izan ere, ezin baita obrarik egin jatortasunik eta zintzotasunik izan gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Ez dago inolako zalantzarik gutunaren jatortasunaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 489. orr.

Nirekin haranzkoan jatortasun handiz jokatu zuen polizia turkiar berbera topatu dut hemen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 161. orr.

Horrela, zuen fedeak bere jatortasuna erakutsiko du, galkorra izan arren sutan garbitzen den urreak bezala.  Elizen arteko biblia   1 P 1,7

Zain egote hau, ordea -barkatu esamoldearen jatortasuna-, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 117. orr.

Mintak jatortasunez deskribatu zuen [emakumea], ia mirespenez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 172. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hirekin ez zegok lagun minekin bezala hitz egiterik... zintzotasun-izpirik ere ez duk!, jatortasun-arrastorik ez!, Sobakevitx bezain doilorra haiz!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

Zinegitea, poliki-poliki, itxurakeria huts bihurtzen da, horrela erlijio sentimenen indarra, gizon gehienek duten jatortasun-berme bakarra, desegiten delarik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus