Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jatordu 1 iz otordua.

Noiz dira jatorduak eta non dago jantokia, baldin badago?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.

Jatorduak ordu orduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.

Berehala amaituko da gaurko baraualdia, berehala izango dute jatordu oparoa euren etxeetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 146. orr.

Norbait behar dut etxea txukuntzeko, komuna garbitzeko, eta beharbada jatordu batzuk prestatzeko ere bai.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 30. orr.

Eustache hori Marieren senargai ofizialtzat onartua zen, ostatuan bizi zen, eta hantxe egiten zituen jatorduak ere. Metropolitan Diner jatetxeko barran egindako jatordua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 135. orr.

Egunero jatordu bat egiteko zazpi ahaleginak egin behar dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 116. orr.

Edozein egunetan delarik ere, bi jatordu egin ditzakete.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1178. orr.

Hiru jatordu bero egunean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.

Garbitu hortzak jatordu bakoitzaren ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 344. orr.

Ez zuela jatorduetan alkohola hartzeko ohiturarik esan eta gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 193. orr.

Animaliekin bizitzera jarria zegoen baserrian eta hori jatorduetan nabarmentzen zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

2 jateko ordua.

Jatordua heldu zenean bada, morroientzat ohi diren mahai luze horietako batera jarri ziren denak eserita.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus