Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahoskera batu jator-jatorrean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.
Mendebalean ere ditugu eta dituzu dira betikoak eta jatorrak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 86. orr.
Baliteke, norbaiten ustez, sartaldeko bizkaiera izatea jatorrena, aberatsena eta zuzenena, baina sortaldean egiten da euskara gehien, eta hizkuntzak ezertarako badira, erabiltzeko dira. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.
Batere beharrik gabe hartzen zirela, lehendik zegoen euskal hitz jatorra eta orokorra arrazoirik gabe baztertuaz. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 181. orr.
Euskara jatorrean telegrama zelan esan behar den. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 193. orr.
Euskal dotrina jator puru-purua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 162. orr.
Gugan euskalduntasuna lehenagokoa da, zaharragoa eta jatorragoa, gizontasuna baino. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.
Mendebaleko aldaera peto eta jator batzuek ere aldakuntza berbera izan dute. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 117. orr.
Politikan jeinu espainolaren espresio jatorrena inperioa da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.
Franco-ren "Espainia berriak" izpiritu espainol jatorraren berpizkunde bezala presentatu du bere burua: Don Pelaio eta Errege Katolikoena, Inperioarena, hots, aldare eta ezpatarena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 269. orr.
Espainol denak ere ez direla espainol jatorrak, arraza espainol jatorrekoak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 155. orr.
Alabaina, gazte ginenean, turismoaz bizitzeko ideia bera, euskaldun jatorrarentzat bekatua zen, beniala baino gehiago, mortala. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 32. orr.
Beste euskaldun jator bat borrokan sartua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 340. orr.
Ez zenuen, izan ere, karismarik (zerorrek askotan aitortua), ez zinen garbi-jator horietakoa, etsai-lagun kolaborazionista sasikoa zinen jendaila buru-zapal ortogonalarentzat, eta badakit, maisu, arantza horrek zazpitan zulatu zizula bihotza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.
Nola ahal izango ditu frantses jator batek "ulertu", izan ere, musulmanen ohitura desilustratuak eta erlijio islamikoaren sura itxuragabekoak[...]? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.
Bere garaian ezinezkoa zen Usurbilgo seme jator bat polizia izatea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 54. orr.
Herri txiki bateko giro garbi eta inozentean jaiotako mutil jator bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.
Jesusen Ebanjelioaren ispilu argi eta lekuko jator dugu Frantzisko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.
Hori ez dela kristau jator baten jarrera. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 129. orr.
Epikuroar jatorra zen aldetik, Andresek ez zuen batere joerarik apostolutzarako. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.
Basati jatorrak bezala. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 21. orr.
Hori al da fortuna-zaldun jator baten jokaera? Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.
"Esplandianen Ekintza Handiak", Amadis Gaulakoren seme jatorra. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.
Ikuspegi horretatik, neure familian gabeziatzat ikusi ditudan guztiak ez lirateke hortaz akatsak, inondik ere, ezpada nortasun jator eta antzinako baten berezko ezaugarriak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 117. orr.
Horren adierazpen jatorra dugu Maria dohatsuari agurra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 91. orr.
Aspaldian omen gaude logosa, arrazoia eta legea beste oinarririk ez duen pentsabide jator aurreratuan kokatuta. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 117. orr.
Eta suposatu egiten da testu guztian, kultura unibertsal jator ilustratu hori tradizio frantses jatorrean beti egon dela eta orain ere han bilatu beharko dela nonbait. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 131. orr.
Aristotelesen filosofia soilera espresuki biltzeko asmoa agertu zuen, filosofia jator bakarra, arrazoizko derrigortasunarekin batera, harengan aurkitzen zelakoan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.
Behin ere ez da gauza izan iruzkin jator bat egiteko, erabat eta osorik bere baitakoa den ezertxo ere esateko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.
Faxistarik faxistenak ere demokrata jator bihurturik! Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 199. orr.
Metafisika platoniko jatorra gainera, idealista. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 144. orr.
Oposizio nagusiaren terminoak euskal paganismo jatorra eta kristautasun arrotz etorkina dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 223. orr.
Bulego-hizkeramodu jatorrez txosten bat idatzi, eta Zuzendaritzak soldata igo zidan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.
Bera baino hobeak ziren bi gizon jator eta zuzen hil baitzituen ezpataz. Elizen arteko biblia 1 Erg 2,32
Emakume jator bat aurkitu eta harekin bizi. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 151. orr.
Ikasle on eta jator askoak ziren, ez dut nik haienganako kexurik batere. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 99. orr.
Ongi etorri, Horazio; ongi etorri, Martzelo jator hori. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 23. orr.
Beste bat egokitu zitzaion senargai, morroi jator bat, gris-gris eta arrunt-arrunta, Bulego Teknikoko enplegatua. ginen sindikatu gorri-beltzekoak, komunista jator samar batzuk ere bagenituen tarteko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.
D ereduan biziarazten duen barruko polizia hori nik ezagutzen dudan poliziarik onbera, jator eta bigunena da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.
-Gizon on eta jatorra zu, aita on eta jator, zuzen eta eskuzabalaren semea! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 121. orr.
-Jatorra mutila -esan zuen Ninik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.
Paktista samarra bere alderdiko guztiak bezala, baina jatorra. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Ospitaleko lanean era askotako jendea ikusten duzu: harroak eta apalak, jatorrak eta zekenak, alaiak eta tristeak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 138. orr.
Oso familia jatorra da! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 136. orr.
Animalia polit eta jatorra katagorria! Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 154. orr.
Guttienez hegazti jator horiei mesede egingo nieke. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 154. orr.
Gizartea aldatu nahia sentimendu jatorra zela. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 38. orr.
Gezurti mainontziak baitira eta gizalege jatorrik gabeak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 96. orr.
Borondate jator eta indartsuko gizona zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.
Guaia -ez "jatorra"- eta euskarazko jende natula izatea oso zaila da, azpeikoitiarra edo ondarrutarra ez denarentzat, eta hau, dakienak badaki eta ez dakienak ez dauka erremediorik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.
Onura unibertsala dakarten lege jatorrenen aurka. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 27. orr.
Berak ere jator itxura dauka. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 54. orr.
Ez du aintzat hartzen inongo tokiko jator kolorerik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.
· Jator uste horrek prentsari eman diezaiokeen tonua ikusteko, hona Urola-Kostako Hitza-tik jasotako txatal bat.. Han elkartu ginen, hura bizkor agertu zen, jator-plantan, baina nik haren eskuak kendu nituen gainetik eta geldirik egoteko esan nion, gauzak ez zirela gaurgero lehen ziren bezala. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 127. orr.
Hunkiturik zegoen Lisari hain erraz eta jator antzean isurtzen zitzaion zintzotasun hartaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 92. orr.
· Iniciativako hautagaiak duen hippy jator itxurak kolore pitin bat ematen dio gristasunari. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Eta, nolanahi ere, zer esan behar nuen jator eta esker oneko agertzeko? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.
Lagunkoi eta aholkuak emateko prest agertu zen beti Kearney andrea: jator, hitz batean esateko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 202. orr.
Jaunarekiko begirunez, leial eta jator jardun behar duzue. Elizen arteko biblia 2 Kro 19,9
Iruditzen zitzaidan hain gizabidetsu eta jator portatzean zetzala nire hutsa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.
-Goazen -esan zuen Lisa ederrak-, jator portatu haiz, hau dena niri erakutsita... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.
Jator jokatu zuten nirekin. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 60. orr.
Jator eta gizalegez jokatzen ikas dezaten. Berria - Kirola 2004-02-18
adiskide jator (3); emakume jator (3); euskaldun jator (6); gazte jator (5); gizon jator (15); jator asko (3); jator askoa (3); jator batek (8); jator jator (5); jator jatorra (3); jator jokatu (8); jator jokatzen (6); jator portatu (6); jende jator (9); kristau jator (4); lagun jator (5); neska jator (5); oso jator (8); seme jator (6)
andre jatorra (3); emakume jatorra (9); espainol jatorra (7); euskaldun jatorra (6); euskara jatorra (3); gazte jatorra (6); gizaseme jatorra (5); gizon jatorra (33); itxura jatorra (3); jator jatorra (3); jatorra ematen (12); jatorra ematen du (4); jatorra eta noblea (5); jatorra iruditu (3); jatorra iruditzen (6); jatorra izan (9); jatorra izango (3); jatorra izatea (3); jatorra mutila (5); jende jatorra (18); morroi jatorra (5); mutil jatorra (33); neska jatorra (24); ona eta jatorra (3); oso gizon jatorra (3); oso jatorra (27); oso neska jatorra (7); pertsona jatorra (4); seme jatorra (3); tipo jatorra (18)
euskaldun jatorrak (4); jatorrak eta zuzenak (3); jatorrak izan (4); lagun jatorrak (9); oso jatorrak (6)
mutil jatorraren (3)