Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jai izaten zen orduan Schwarenbacheko bentan, eta haragi freskozko jate handia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 280. orr.
Ernioko tontorreraino igo behar nuenez, jate kontuak arratsalderako utzi ditut. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.
Ez bedi, ordea, zutaz ohartu jate-edatea bukatu arte. Elizen arteko biblia Rt 3,3
Arkume-jate batera gonbidatzen baikintuen urtero: aurrena pikatxa-tortilla eta tripotxak, ondoren arkume errea entsalada ugariarekin eta, menu beti-berdina bukatzeko, mamia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.
Indioilar-jate haien ondoren, [...]. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 27. orr.
Skula ahantziko ez dudan arrain-jate pozoitsu batengatik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.
Larunbat aratsean, Larribarren, zikiro jate eta dantzaldi Imintzorekin. Herria 2005-04-28
11.30etan hurrup edan eta klik, eta 12.30etan aingira jatea ostatuetan. Herria 2002-08-08
Larunbat eguerditan, Baigorrin, xardina-jatea Bixentenean. Herria 2005-07-14
Aratseko 8etan, gaztain jate eta zintzur bustitze bi kantariekin eta horien musikariekin. Herria 2003-11-27
Eta eguna bururatuko da talo eta xingar jate batekin. Herria 2004-07-15
Aitzineko urtetan bezala, telethon gaualdi bat antolatua zen joanden ostiral aratsean, trinketeko gelan: talo jate, sagarno edate... eta elgarrekin goxoki eta lasaiki mintzatzeko parada. Herria 2004-12-09
Lehengo barkoxtarraren "ahuntz-jaki jate" hartan ez omen baitzen deus eskasik... daukat halere sendi zutela kantari horiek norbaiten mina... Herria 2002-10-17
Hoinbertze zapalkuntza ta aunitz hitz jate. Herria 2004-07-01
Itzulpenak itzulpen, eta hitz jateak hitz jate, hara, ordea, zer idatzi zuen jatorrizkoan moralista eskoziarrak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 72. orr.
Ondotik hitz jate, batzuen sudur luzeegia deitoratuz. Herria 2003-07-17
Euskaldun Gazteriak, MRJC elkarteko Euskal Herriko adarrak, gogorki salatzen du frantses estatuaren hitz-jatea. Herria 2005-12-08
hitz jate (3); jate bat (6); jate eta (6); talo jate (5); zikiro jate (22); zikiro jate bat (5)
aingira jatea (13); aingira jatea ostatuetan (5); aratsean zikiro jatea (4); eguerditan angira jatea (3); jatea herriko ostatuetan (3); oilo jatea (3); paella jatea (5); tripotx jatea (4); xardina jatea (3); xerri ttipi jatea (8); xingar jatea (5); zikiro jatea (79)