Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jasokunde 1 iz Ama Birjina zerura mirariz jasoa izatea; mirari horren urteurreneko egunean Elizak egiten duen jaia, Ama Birjina Abuztukoa.

Non nahi ikusten dira alabaina aingeruak umetxoen itxuran margoturik, Jaiotzaren laukietan eta Jesu Kristo gure Jaunaren Igokundean eta Andre dena Mariaren Jasokundean eta askotan gainera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.

Zazpi aldiz har bezate Jauna, hau da: Jaunaren Jaiotzan, Ostegun Santu egunean, Jaunaren Piztueran, Mendekoste egunean, Ama Birjinaren Jasokundean, San Frantziskoren jaian eta Santu Guztien jaian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1179. orr.

San Lorentzoren zortziurren ondoko lehen gauean eta Andre Mariaren Jasokundearen zortziurren barruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1044. orr.

Esaldiok Andre Mariaren Jasokundeko (Abuztuaren 15ean) Liturgi ofiziotik egokituak dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1198. orr.

Donibane auzoko Jasokundearen elizan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

2 (hitz elkartuetan)

Jasokunde egunean jaio zen, eta Amabirjinaren zale grinatsu egokitu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.

Urte horretan bertan Jainkoaren Amaren Jasokunde egunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1156. orr.

Eta hala, Mikel santuaren omenez, Ama Birjinaren Jasokunde jaitik haren jaira arte berrogei egunez barau egiten zuen debozio handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 403. orr.

Jasokunde plazan, tanatorioaren ondoan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

3 Jasokundeko Andre Maria

Jasokundeko Andre Maria eguna baino lehen iritsi zen leku hartara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 631. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jasokunde egunean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus