Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jasoarazi, jasoaraz, jasoarazten 1 du ad jasotzera behartu, altxarazi.

Kokotsetik oratu eta aurpegia jasoarazi zidan, begiak ikusteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Tira, goseak nago, buka dezagun lehenbailehen: non dago txostena? -errebolberrarekin burua jasoarazi zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.

Karlos X.ak, apaizek, aitoren seme-alabek, berak kanpora botatako jendaila horrek guztiak sorbaldak jasoarazten zizkioten artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 97. orr.

Zaratak ahotsa jasoarazi zidan-: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.

Plazerrak bularra jasoarazi zion Bibiri.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 108. orr.

2 biltzera behartu.

Benetako testamentu bat diktatzearekin batera, noiz ezkondu zen, semea noiz jaio zen eta gertatu zitzaion guztia jasoarazi zion  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 40. orr.

3 eraikiarazi.

Bideetatik aparte bakantzen zuen lorategi eder baten erdian jasoarazia nuen etxea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 397. orr.

Hassanek jasoarazitako liburutegiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 267. orr.

Handik ehun urtera, Maraghako hirian, beste behatoki bat jasoarazi zuen Hulagu khanak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 270. orr.

Lerroko trintxera zaharrak hutsik utzi, eta gordeleku ezkutuak jasoarazi zituen zulo berri sakabanatuetan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.

Hemen konturatu nintzelako, plaza honetan bertan, ez nintzela sekula Espainiara itzuliko, eta nire malkoak isuri ziren leku honetan estatua hau jasoarazi nuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 278. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus