Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maleta jaso du abokatuak, eta makurtu delarik alkandoraren lepoaren barru aldea agertu zait, zuri, izerdi arrastorik gabe. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 162. orr.
Lurretik jaso zuten sendagileak eta erizainak alboko gelatik presaka etorrita. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 79. orr.
Galtzak lurretik jaso eta heriosuharrean janzten hasi zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 191. orr.
Lurra garbitu, isilik, eta kikara jaso zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 74. orr.
Harri-jasotzaileak kokotsa igurtzi zuen, eta baietz esan zuen, bost bider jaso zezakeela esku bakarrez minutu batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.
Axenariok hegala apurtuta duen oilagorra jaso du, harrotasunez astindu eta bolbora usaina arnastu du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.
Joseluk zakutoa bizkarrera jaso eta bestearen urratson hariari jarraitu zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 88. orr.
Gora egin zuten urek eta ontzia lurretik jaso zuten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 27. orr.
Lurretik apur bat jaso, beste eskuaz burua jirarazi, eta zuzen-zuzen begiratu zidan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.
Pultsuan jaso zuen gorputza eskuinekoarekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.
Pisu astun bat jaso behar denean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.
Gero, edalontzia jaso zuen ostera ere: "Zure osasunaren alde, osaba Nat". Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 22. orr.
Gizonak ere burua makurtu, kapela jaso eta irribarre atsegin bat egin zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.
Gona jaso nuen nire kulero zuriak azaldu ziren arte. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 34. orr.
Eskua jaso nuen, beste txokolate bat eskatzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.
Ukabila jaso zuen batek. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.
Etxekoandreak sorbaldak jaso zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.
Bekainak jaso, eta, begiak grabatutik saltzailearengana, eskaintza hari buruzko argibideren bat eskatu nion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.
Emakumeak zerura jaso zituen begiak, baina ez zuen deus esan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.
Goiko habeari heldu, eta airean jaso zuen Ana esku batez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.
Leihoko pertsiana jaso zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.
Estalkia jaso zuenean, diamantearen forma bereko kristal puskak besterik ez omen zeuden kutxa barruan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.
Orduan, harmoniumaren egurrezko tapa jaso eta, [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.
Behe-lainoa jaso du, eta eguzkiaren argia turrustan sartzen da leiho irekietatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.
Kontenplazioaren hegoetan jasota. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 793. orr.
Zugana jaso dut bihotza. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.
Euskal Herrian ere, dozenaka ezagutuko dituzu, burua jaso ezinik dabiltzanak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 131. orr.
Abesti pasarte batzuk kantatu nituen ahotsa jaso gabe. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.
Aitasantutzako ohorera jasoa izan zenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 775. orr.
Otoitz bat eta bestea goieneko mailara jasorik daude bizitasunean, tarterik gabe. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.
Han Helen jaso eta denok afaltzera joateko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.
Lainoa altxatzen zenean, berriz, kanpamentua jaso eta abian jartzen ziren. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 197. orr.
Gero, hartu ez genituen zukuak eta galletak jaso zituen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 83. orr.
Sukaldea jaso eta ontziak garbiturik, ama telebistaren aurrean esertzen zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.
Etxerako zerbait baliagarri jaso edo salmenta eginez txanpon batzuk ateratzeko asmotan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.
1856ra arte, haren gutunak jaso zituen berandutik berandura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.
Arlotea kalean jaso eta etxera eraman du. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.
Eskuan jaso nuen pistola; bazuen pisurik burdin puska hark. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.
Matildek, jaso duen bezalaxe, itzuli egin dio musua. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 121. orr.
Neskak soldata jaso berria zuen, eta Charvetek hamar libera uzteko eskatu zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.
Jasotako dirua, Alderdiaren hainbat sorospen-erakundetara bidaltzen genuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 113. orr.
Prezipitazio intentsitatea jaso eta apuntatu. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 70. orr.
Dena zuzen jaso diat? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
Zuritutako ilea atzean jasoa dakar, betiko moduan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 182. orr.
Bada atsotitz bat ere Bizkai aldean jasoa, San Estebantxu, leheneratsu dioena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 499. orr.
Zireneko Jasonek idatzitako bost liburuetan daude jasoak gertakari hauek. Elizen arteko biblia 2 M 2,19-23
San Joanen ebanjeliotik jasoa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 155. orr.
Xabierrek aise jaso du mezuaren mamia: egoera larria da oso. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.
Bere ezetzik biribilena jaso nuen arren. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 295. orr.
Ez duzu erantzunik jaso. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 102. orr.
-Jipoi handia jaso al duk? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 113. orr.
Ondo merezitako txaloak jaso zituen neskak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 216. orr.
Amak egundoko kolpea jaso zuen; aitaren heriotza bat-batekoa iruditu zitzaion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.
Hiltzeko mehatxuak jaso zituen, traidoretzat hartu zuten, eta Ingalaterrara ihes egin behar izan zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.
Agindu berririk jaso arte. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 80. orr.
Gure seme-alaba eta ikasleei azaltzea nolakoa izan zen guk jaso -eta jasan- genuen hezkuntza. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.
Familia ohoretsua da zurea, heziketa ona jaso duzu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 142. orr.
Azalduko ditut, beraz, horiengandik jaso ditudan irakatsiak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 910. orr.
Italiar eta alemanen laguntza jaso ezean, gorriak ikusiko zituzten gerra irabazteko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 35. orr.
Etsipena etsipenaren gainean, besterik ez dut jaso. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.
Ekarri oraintxe konfesore bat nire aitortza entzun dezan, eta eskribau bat nire testamentua jaso dezan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.
Isilpeko informazioa jaso. Serio ala txantxetan, hala jaso zian paperean! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.
Zaragozako Unibertsitateko Ekonomia irakaslea da eta Goldman saria jaso berri du. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 15. orr.
Etxe berriak jaso dituztela, trafikoa marduldu dela... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.
Hesola bat jaso dute ezpel-pilaren erdian eta bertan lotu dute andre Madalen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.
Eta hurrena, Samek hesi bat jaso zuen eta Cliffek beste bat. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 45. orr.
Bestaldetik, adivasien haurrentzat eskolak jaso ditu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 69. orr.
Alexandrian eta Bagdaden, behatoki bana jasoa zuten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.
Tren jasoaren burdinazko egitura atzean utzita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.
Lepoa luzatzen zuen, kiribilkatzen zen, eta ukitzen ez nuenean, zutitu eta nire esku jasoaren kontra bultzatzen zuen burua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.
Lurrean kuxin batean eseri nintzen, nire belaun jasoak beso artean hartuta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 200. orr.
Aire hezetasun jasoegia iruditzen zitzaidala, zeru hain garbiak ikusita... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 83. orr.
Jainkoak egitate bat eman dio sorkari guztiei berak duenaren antzekoa: zeruari, eguzkiari, izarrei eta maila jasoagoan aingeruei eta gizakiei, bakoitzari bere izate bereziaren arabera. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.
Gauza handiez eta jasoez handitasunez eta jasotasunez behar da hitz egin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.
Zeregin jasoetan erdarara jotzeko ohiturak sustrai sakonak ditu. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 10. orr.
Nork erabakitzen du zer den maila jasoagokoa? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 375. orr.
Zuzenketak (hitzaren zentzurik jasoenean). Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.
Hizkera jasoan ez ezik, lagunartekoan ere. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 190. orr.
Euskara jasoa eta euskaldun guztiendako ulerterraza. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 24. orr.
Hizkera estandar jasoaz gainera, beste hizkera batzuk ere bazirela onartu zen horrenbestez. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 185. orr.
Gizonezkoek idatzitako literatura jasoagoa dela dirudi emakumezkoek idatzitakoa baino... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.
-Noizbait ikasiko al duzu esamolde jasoagorik erabiltzen? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 327. orr.
Musika jasoa lantzen zuen musikari batek. Askoren artean «Rataplan» - 81. orr.
abisua jaso (24); agindua jaso (62); agiria jaso (15); agurra jaso (14); airean jaso (9); atxikimendu jaso (8); atxikimendua jaso (12); babes handia jaso (8); babes zabala jaso (8); babesa jaso (119); baikor jaso (9); baimena jaso (37); baloia jaso (11); begiak jaso (76); begirada jaso (26); bekainak jaso (24); berehala jaso (24); berriro jaso (17); besoa jaso (20); besoak jaso (20); bisita jaso (19); boto jaso (37); botoa jaso (11); burua jaso (149); bururik jaso (10); datuak jaso (20); dei bat jaso (45); dei jaso (13); deia jaso (75); deirik jaso (13); diru gehiago jaso (8); diru laguntza jaso (18); diru laguntzak jaso (18); dirua jaso (30); dirurik jaso (10); dolar jaso (12); domina jaso (12); donostia saria jaso (8); egurra jaso (9); ekarpenak jaso (19); emaitzak jaso (12); erantzuna jaso (41); erantzunik jaso (118); erasoa jaso (11); errebote jaso (14); eskaera jaso (33); eskaera jaso ditu (8); eskaintza jaso (11); eskaintzarik jaso (16); eskua jaso (57); eskuak jaso (18); eskutik jaso (20); espetxe zigorra jaso (9); estalkia jaso (8); euro jaso (46); euro jaso zituen (13); ezezkoa jaso (27); gol gehien jaso (10); gol gutxien jaso (21); gol jaso (27); gola jaso (8); golik jaso (28); gonbita jaso (13); gora jaso (61); gutun bat jaso (27); gutuna jaso (36); gutunak jaso (12); hainbat sari jaso (9); heriotza mehatxuak jaso (8); idatziz jaso (9); informazioa jaso (43); informazioa jaso eta (9); informaziorik jaso (8); iritzia jaso (15); iritziak jaso (18); irudiak jaso (9); isuna jaso (15); izena jaso (16); izendapena jaso (13); jaso begiak (9); jaso beharra (10); jaso beharreko (27); jaso bezain laster (14); jaso bezain pronto (12); jaso ondoren (154); jaso orduko (11); jaso ostean (52); jaso zituen begiak (19); jaso zuen erantzuna (9); jaso zuen saria (11); jipoia jaso (9); kalte ordaina jaso (11); kalte ordainak jaso (22); kartzela zigorra jaso (19); kexa jaso (10); kokotsa jaso (8); kolpe gogorra jaso (8); kolpea jaso (12); kolpeak jaso (11); kritika asko jaso (8); kritika gogorrak jaso (17); kritika onak jaso (9); kritika ugari jaso (28); kritikak jaso (18); laguntza jaso (67); laguntzak jaso (27); laguntzarik jaso (26); lanak jaso (11); liburuan jaso (8); lizentzia jaso (9); lurretik jaso (29); mahaia jaso (8); mehatxuak jaso (26); merezitako saria jaso (10); mezu bat jaso (8); mezua jaso (16); milioi euro jaso (22); nobel saria jaso (18); odola jaso (10); omenaldia jaso (11); onespena jaso (23); oniritzia jaso (47); oparia jaso (10); ordaina jaso (26); ordainak jaso (22); ordainik jaso (9); porrot jaso (8); porrota jaso (9); proposamena jaso (11); puntu jaso (8); salaketa jaso (25); salaketak jaso (9); sari jaso (21); saria jaso (246); sariak jaso (12); saririk jaso (14); sinadura jaso (12); soldata jaso (14); sorbalda jaso (15); sorbaldak jaso (100); sostengua jaso (45); telefono deia jaso (10); telegrama bat jaso (8); testigantzak jaso (11); tiro bat jaso (10); tratu txarrak jaso (11); tratua jaso (8); txalo zaparrada jaso (10); txaloak jaso (16); txostena jaso (14); txostenean jaso (11); ukabila jaso (9); urteko zigorra jaso (8); zaparrada jaso (12); zerura jaso (13); zerurantz jaso (24); zigorra jaso (73); zigorrik jaso (12); zuzenean jaso (10)
hizkera jasoa (19); hizkera jasoan (23); tren jasoaren (12)
babesa jasoko (9); bisita jasoko (12); diru laguntza jasoko (11); dirua jasoko (8); euro jasoko (77); euro jasoko ditu (46); euroko saria jasoko (13); informazioa jasoko (9); jasoko du saria (14); kalte ordainak jasoko (9); laguntza jasoko (21); laguntzarik jasoko (10); milioi euro jasoko (15); ordaina jasoko (10); ordainak jasoko (9); saria jasoko (58); soldata jasoko (9); zigorra jasoko (16)
begiak jasorik (8); burua jasorik (11); gora jasorik (8); jasorik eta (11); zerurantz jasorik (10)
besoa jasota (9); ere jasota (10); eskua jasota (8); gora jasota (12); jasota dago (30); jasota daude (12); jasota dauden (10); jasota eta (14); jasota gelditu (14); zerurantz jasota (11)
gurasoengandik jasotako (8); jasotako babesa (18); jasotako datuak (14); jasotako datuen (15); jasotako datuen arabera (14); jasotako diru (29); jasotako dirua (17); jasotako elkartasuna (11); jasotako erantzuna (10); jasotako gol (10); jasotako informazioa (9); jasotako kolpe (8); jasotako kolpeen (12); jasotako kolpeen ondorioz (8); liburuan jasotako (10)
babesa jasotzea (4); burua jasotzea (5); datuak jasotzea (4); diru laguntza jasotzea (3); dirua jasotzea (5); dolar jasotzea (4); egurra jasotzea (3); ekarpenak jasotzea (4); erantzuna jasotzea (4); erantzunak jasotzea (3); gol jasotzea (3); golik ez jasotzea (19); harri jasotzea (62); hezkuntza jasotzea (3); informazioa jasotzea (8); jasotzea eskatu (3); jasotzea espero (34); jasotzea ezinezkoa (4); jasotzea gustatzen (3); jasotzea izan (7); jasotzea izango (6); jasotzea lortu (6); jasotzea oso garrantzitsua (6); jasotzea proposatu (6); jasotzea ukatu (3); kalte ordainak jasotzea (4); laguntza jasotzea (6); laguntzak jasotzea (4); oniritzia jasotzea (3); ordaina jasotzea (4); ordainak jasotzea (4); saria jasotzea (5); sostengua jasotzea (3)
dirua jasotzeak (3)
albistea jasotzean (3); saria jasotzean (9)
babesa jasotzeko (9); bandera jasotzeko (8); diru laguntzak jasotzeko (20); dirua jasotzeko (10); ekarpenak jasotzeko (17); erantzuna jasotzeko (8); euskaraz jasotzeko (13); informazioa jasotzeko (33); jasotzeko asmoa (9); jasotzeko asmoz (13); jasotzeko aukera (45); jasotzeko baldintzak (11); jasotzeko epea (13); jasotzeko eskaera (12); jasotzeko eskubidea (56); jasotzeko gai (11); jasotzeko hautagaiak (8); jasotzeko prest (21); kalte ordaina jasotzeko (11); kalte ordainak jasotzeko (19); laguntza jasotzeko (17); laguntzak jasotzeko (34); ordaina jasotzeko (17); ordainak jasotzeko (19); saria jasotzeko (41)
aukera jasotzen (25); berri jasotzen (18); bidez jasotzen (17); burua jasotzen (14); diru laguntza jasotzen (15); diru laguntzak jasotzen (16); dirua jasotzen (18); eskua jasotzen (8); euro jasotzen (21); gora jasotzen (9); harri jasotzen (28); hitzak jasotzen (10); informazioa jasotzen (20); irudiak jasotzen (12); laguntzarik jasotzen (17); lanak jasotzen (8); legeak jasotzen (16); nagusiak jasotzen (9); proposamenak jasotzen (9); saria jasotzen (16); soldata jasotzen (23); sorbaldak jasotzen (11); testigantzak jasotzen (8); testuak jasotzen (10); tratamendua jasotzen (13); txostenak jasotzen (13); txostenean jasotzen (13); ugari jasotzen (10); zerurantz jasotzen (9); zigorra jasotzen (12)
saria jasotzera (13)