Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jasmin (orobat jazmin; Euskaltzaindiaren Hiztegian jasmin agertzen da) 1 iz Oleaceae familiako landare aihenduna, lore zuri urrintsuak ematen dituena (Jasminum sp.).

Han-hemenka, izotzetik babesteko, hegora begira jarritako limoiondoek, bugainbileek, gliziniek eta jasminek, paradisu bildua bilakatzen dute bazter hau.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.

Ostera ez ikustea nola jolasten zen haizea jasminetan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

Zaldi haiek udako gau batean loretan den jasminarena bezalako argia ematen zuten, hain ziren zuriak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 66. orr.

2 landare horren lorea.

Gelako koloreak oso leunak ziren, eta, txoko batean, jazmin bi ageri ziren pitxar lepaluze batean, neskatxa gazte bi bezain lirainak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

Ahal zuelarik, logeletan ezartzen zituen tulipa, edo margarita, edo jasmin batzuk, beti, airostasun eta usain ona ematen zutenak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ate inguruko jasmin landarea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.

Txoritxoon burrunba entzuten zen jasmin lore artean, lorez ia abaildurik baitzegoen arbola.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Garbi diezazkizutela oinak jazmin urez, eta burua Pertsiako ukenduz igurtzi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.

Jasmin-usaina gela osoan barreiatu zen. Jasmin usaina galdu gabeko ukendu pote hutsak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

Jasmin hatsa zerion neskatxari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus