Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jasankor 1 izond eraman handikoa dena.

Horregatik da Jauna gizakiekin jasankor eta bere errukia isurtzen die gainera.  Elizen arteko biblia   Si 18,11

Kosako talde batek babestu eta kolpe bortitzez zabaltzen zioten bidea jendetza jasankorraren artetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 94. orr.

Hemen, gizonaren izpiritua ere agertzen duk bere aberastasunean: gogoa argi, zehatz, kementsu, jasankor, sekulan etsitu gabe, aski abila jokoaren aitzinetik asmatzeko, kontrakoaren ahalak eta hutsak berehala neurtzeko; zuzena, ez bihurria, ez zikanatzale, ez gezurti.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 36. orr.

2 (izan aditzarekin)

Mundu zapaldua zen, mundu mindua, mundu jasankorra eta esperantzaz betea, mundu galdua.  Berria - Kultura   2004-07-14

Errurik gabeko ezjakintasunaren aurrean tolerante izatea zein ausarkeriaren aurrean jasankorra izatea prestakuntza moral onaren seinalea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 215. orr.

Onar ezazu letorkizukeen guztia, izan jasankor zeure apalaldiko ezbeharretan.  Elizen arteko biblia   Si 2,4

Izan apal, otzan eta jasankor, elkar maitekiro eramanez.  Elizen arteko biblia   Ef 4,2

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus