Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jasangarri 1 izond jasan daitekeena.

Probak eta probak eginez, bizimodu jasangarri batera ez ezik, bizimodu atsegin eta zentzuzko batera iritsia ote zen?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 297. orr.

Nahiko jasangarria, pentsatzen du bere artean, eta nahiko alaia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 169. orr.

Esan liteke honelatsu direla gauzak, erabat harturik eta salbuespenak salbuetsirik: neurri jasangarri batetik aurrera, bat zenbat-eta abertzaleago orduan-eta españolagoa dela izatez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 250. orr.

Lagunaren eleketa firfira jasangarri baten gisara egokitzen zen ene belarrietara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Itxaronaldia jasangarriago bihurtzeko asmoz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 93. orr.

Jonathan Swift-ek beste errezeta gehigarri bat aurkitu zuen heriotzaren ideia jasangarri egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 20. orr.

2 (izan aditzarekin)

830 langileek eskatzen duten gastua estatuko bana bestekoa baino apalagoa dela eta hiriaren zorra jasangarria dela.  Herria   2004-12-09

Hipotesi ausartenak ere, fisikoak baino ez direnean, hiperfisikoak baino jasangarriagoak dira, h[au] d[a], honen mesedetan aurresuposatzen den jainkotiar sortzailera jotzea baino jasangarriagoak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.

Zuri-beltzeko argazkiak, berriz, jasangarriago zitzaizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

Estudioan baizik ez zitzaion jasangarri bizitza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Heriotzaren ideia jasangarri samar bazaigu, zerari zor diogu hori: ordua, salbuespenak salbuespen, aldez aurretik jakin ezina izateari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 20. orr.

3 (ekologian) iraunkorra.

Azken urteetan garapenaren beste ikuspegi bat ere nabarmendu izan da: garapen eramangarria edo jasangarria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 291. orr.

Garraio jasangarriaren eredua.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Erraustegien aldeko apustua eta zaborraren kudeaketa jasangarria bateragarri ote dira?  Berria - Gaiak   2004-10-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garapen jasangarria (16); garapen jasangarriaren (13); garapen jasangarriaren aldeko (4); garraio jasangarriaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus