Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zama jasangaitza izandako zalantza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.
Gizon jasangaitz haserrekor batek darama filmaren haria. Berria - Kultura 2004-02-11
Egoera jasangaitz honi nolabait aurre egiteko. Berria - Mundua 2006-01-12
Desira jasangaitz eta sutsuak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.
Une txikien pilo handiaren neke jasangaitza. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 18. orr.
Normal samar jasotzen zituen zuri-beltzeko irudiak; koloretako irudiei begiratzean gauza bitxi eta jasangaitz bat gertatzen zitzaion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.
Eguneroko telefono dei haiek zigor jasangaitz bihurtu zitzaizkion. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 171. orr.
Usain jasangaitzeko tabako mentolatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Beroa jasangaitza zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 261. orr.
Bere ahulezia ergelaren isla emaztearen begietan, horixe zaio jasangaitz. Berria - Kultura 2004-05-28
Gero eta jasangaitzagoa zitzaidan ikuskizuna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.
Baina zer axola dio harrotasunak, jasangaitza bazait harekin hitz egin ezina? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.
Pistolak jasangaitzak zitzaizkion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.
Baionako etxea gertatzen zitzaidan jasangaitz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 359. orr.
Zaldi hezigabea menperagaitza izaten da, bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen. Elizen arteko biblia Si 30,8
-Esan dizut ikaragarri jasangaitza egin zaidala zure hutsunea -esan zuen neskak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 222. orr.
Isiltasuna mintzatzea baino askoz jasangaitzagoa iruditzen zitzaidalako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 232. orr.
egoera jasangaitza (10); jasangaitz bihurtu (4); jasangaitz egiten (3); jasangaitza egin (3); jasangaitza egiten (3); jasangaitza izan (6)