Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Benetako jasa ari zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.
Haien argiek zailki gurutzatzen zuten jasa. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 163. orr.
Erauntsi eta jasa egokitzen zaizunean, baztertzea hobe! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.
Ez da hain ekaiztsua, ez da hain kolpekako jasa eta erauntsiak dakartzana, ez baita, berez, abendua ekaitz sasoia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 472. orr.
Dendaren sarrerako aterpetxoan arropa zaharrez jantziriko gizaseme pare bat zegoen zigarroa erretzen, jasaren tanta zorrotzetan begirada galdurik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 161. orr.
· Zure basamortu hartan gerta liteke tantaka hastea erasoa jotzea jasa botatzea erauntsia etortzea goian-behean egitea, letro adarka ibaika etxabotaka aritzea, zeruak irauli ahalean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.
Jarraitzen dute hotz gorriak, haize zitalak eta elur jasek. Lurgaineko beroxkak kilimatzen du hodeitzarron sabela, berotzen zaizkio erraiak, eta hor hasiko da bota eta bota, mendi kaskoak zurituz eta kostaldean kazkabar-jasa axkarrak oparituz... Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 160. orr.
Leihoan haize balen eta tartekako kazkabar jasen hotsa entzuten nituen.Uzta ona eskatzeko, eguraldi ona edo ekaitz trumiltsu eta harri-jasa gaiztoetatik libre ateratzeko. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 160. orr.
Honek ekaitz jasa eta kazkabarraldi eta harri erauntsi askotatik libratzen lagundu dio nekazariari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.
Trumoi eta oinaztu jasa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.
Hormatzar ikaragarria altxatzen zen zerurantz, basoko zuhaitzetatik gora, eta goitik, ahotzar batetik, ur jasa izugarriak egiten zuen jauzi, putzu berde zabal batera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 33. orr.
Hango kolpe-jasa! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.
Ez zen tiro bat izan, zenbait tiro-jasa baizik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.
Metrailadoreen edo tiro bizkorreko kanoien tiro jasa bakoitzak ehunka jaurtitzen ditu obusak edo bala argitsuak. Kritika jasa haren aurrean harriturik, [...]. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.
Sentimentuaren jasa, ekaitz eta, xuxen niokeenez, zirimolaren erdi-erdian. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.
Pentsamendu galaraziaren aro honetan, deus galdetzeko gogoa egin baino lehen erantzun mordo bat emanez eta atergabeko informazio jasa hazkorrez lortzen da muinak asetzea, zopatzea eta ezertarako gauza ez direla uztea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.
Hitz-jasa hori bukatu arte itxaron zuen Perrettek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 442. orr.
Goizeko zortzi eta erdietatik eguerdia ondo jo zuen arte, hitz-jasa batek harrapatu ninduen, istorio, izkirimiri eta gai zentzuzko nahiz zentzugabeen gaineko hitz-uholde zinezko batek. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.
Abenturazko liburu jasa bat izan zen, baita euskaraz ere. Berria - Kultura 2004-11-10
Nekez ateratzen dugu guardasolik kalera, ezta euri-jasa handienarekin ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.
Euri jasa zakarren artean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 164. orr.
Euri jasa bortitz batek eragotzita. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.
Euri jasa galanta bota du horretan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 181. orr.
Kanpoan, zerua bitan zatikatu zen eta euri jasa izugarria askatu zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 226. orr.
Atzo arratsaldean egundoko euri jasa batek ustekabean harrapatu gintuela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 241. orr.
Euri-jasa izan zen berrogei egun eta berrogei gauez. Elizen arteko biblia Has 7,12
Herri askoren gain euri-jasa isuraraziko dut, kazkabar, su eta sufrez. Elizen arteko biblia Ez 38,22
Biharamunean, euri-jasapean, batailoi osoa behartu zuten Charlieren zigorraren lekuko izatera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.
· Sheela plaza bazterreko palmondo baten azpian dago kuxkurtuta, goitik behera montzoi euri jasa den bitartean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 132. orr.
· Beheko jostura askatu [zakuari] eta babarrun pinttozko euri jasa bat, edo, hobeto esanda, txingorraldi bat erori da airean eskaileretan behera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.
euri jasa (52); euri jasa ari (3); euri jasa izan (3); hitz jasa (4); jasa izugarriak (3)
euri jasaren (4); euri jasek (6); euri jasen (6); euri jasen ondorioz (3)