Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarrarazi, jarraraz, jarrarazten (orobat jarriarazi g.er.) 1 du ad jartzera behartu.

Hilobian marmolezko eskultura eder bat jarrarazi zuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.

Gure aitak geletan berogailuak jarrarazi zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.

Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Ezkutuko mekanismo bat martxan jarrarazi ondoren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 127. orr.

Nazioaren ohiturak Eurikok jarrarazi zituen idatziz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Beharrik Schumacherrek burua beste zerbaitetan jarrarazia zidan, bere etxeko egoera zailaren kezkan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

2 (jarrera jakin batean)

Belauniko jarrarazi ninduen bere aurrean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.

Lau hankatan jarrarazi ondoren, usnatzen eta miazkatzen ninduten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 41. orr.

Geroago Antoniok txakurka jarriarazi ninduen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 102. orr.

Kendu egin zizkioten hegoak eta, lurretik altxaraziz, bi hanken gainean jarrarazi zuten, gizakia bezala, eta giza adimena eman zioten.  Elizen arteko biblia   Dn 7,4

Etengabe biraoka ari denak ileak tente jarrarazten ditu.  Elizen arteko biblia   Si 27,14

3 eserarazi.

Lurrean jarrarazten ninduen eta nik berehala begiak hetsiz burua bi eskuez tinkatzen nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 137. orr.

Nire parean jarrarazi zuen, mahaiaren bertze aldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

Komunzuloaren gainean jarrarazirik, kotoi puska bat ur oxigenatuarekin blaitu eta bisaia igurtzi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Labe gorri baten gainean jarrarazi beitzüen.  Herria   2001-05-31

Lucy egongelan telebistaren aurrean jarrarazi eta marrazki bizietako hogeita lau orduko kanal bat aukeratu nuen harentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat jarrarazi (3); gainean jarrarazi (6); jarrarazi eta (5); jarrarazi ninduen (4); jarrarazi zituen (8); jarrarazi zuen (13); jarrarazi zuten (5)

jarrarazia zuen (4)

jarrarazten zuten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus