Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harryk Tomi jarraitu zion zurezko eskailera dotore batzuetan gora. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.
Bulegora jarraitu zion Lupini. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 127. orr.
Rufusek jarraitu egin zion, baina emeki, zuhurki, ia-ia beldurrez paralizaturik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 245. orr.
Jarraitu egin nien, gero rue Royaletik biratu nintzen eta bulebarretara itzuli nintzen berriro. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.
Ur gaineko argi gorri batek jarraitu zion odolezko begi baten gisa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.
Begiekin jarraitu zion Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.
Gorriak maleta eskuan jarraitu dit, burua apur bat makurturik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.
Jauregitik irten zen Urias, eta errege-opari batek jarraitu zion ondotik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 53. orr.
Biok ala biok ere ongi ziurtatu ohi genuen, aldez aurretik, inork ez zigula jarraitu. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 69. orr.
Emakumeak bere kutxa handiarekin ihes egin du; aitak atzetik jarraitu dio. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 47. orr.
Berak egin du lehenengo ihesaldia eta nik atzetik jarraitu diot. Berria - Kirola 2004-04-06
Atzetik jarraitu, eta berebiziko sarraskia egin zuten Lanceloten aldekoek. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 126. orr.
Austerlitzko zubia zeharkatu, bulebarren lerroari jarraitu, eta Havreko geltokira iritsi ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.
Hildakoaren segizioari jarraitu diot eta ongi ohartu naiz bideaz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.
Detektibeek Dryer-en arrastoari jarraitu zioten New Yorkeraino. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.
Perun kontrako bideari jarraitu zioten, eta hiriburua itsasertzean, Liman, egin zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.
Herritarrek beste bide batetik jarraitu zioten protestari. Berria - Euskal Herria 2006-03-04
Beraz, mihiari hozka egin, eta Albertoren hizketari jarraitu nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.
Atzetik jarraitu zitzaion, nahaspilatik irteten lagunduko ziolakoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.
Quenu, harriturik, haren gelaraino jarraitu zitzaion, hitzik atera gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.
Itsas armada itsasertzari jarraitu zitzaion Indo ibaiaren bokaletik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.
Letra letrari jarraitzen zitzaion, lerroa lerroari, atala atalari, liburua liburuari: ibilera hark goxoki eramaten ninduen loaren mugara. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.
Felipe II.ak, Karlos V.ari jarraitu zitzaiolarik, mundu guztiak ezagutzen duen bankarrota egin behar izan zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 62. orr.
Umeen hasierako frustrazioari poza jarraitu zaio. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.
Altzolako zakurrek usaina hartu diote, eta zaunka hasi dira; zaunkari zaunka jarraitu zaio. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 76. orr.
Eta irrintziari, berriro ere, cowboy sonbreiruko gaztearen txistua jarraitu zitzaion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.
Modernoak aurreiritzi horri jarraitu zaizkio. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.
Ezusteko atsegin hari, beste ezusteko eder batek jarraitu zion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 228. orr.
Aitortza laburrari ezpata-kolpeak jarraitu zion, eta horrela, martiri bezala bukatu zuen bizia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.
Kristau jaiotako Teodosio I.a enperadoreak pagano izandako Konstantino I.a konbertituari jarraitu zion. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.
Batasunaren proposamenari ekintza terrorista ugarik jarraitu diote, eta horrek esan nahi du Batasuna Anoetan ez zela gai izan ETAri armak, xantaia eta estortsioa uzteko exijitzeko. Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Aurreko mendean Otomandar Inperioaren zatiketari jarraitu zitzaizkion ondorio tragikoak berragertzeko mehatxua ekarri zuen zatiketak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.
Hark bete zituen nire aginduak eta bihotz osoz jarraitu zidan, niri atsegin zaidana baizik ez eginez. Elizen arteko biblia 1 Erg 14,8
Pasaiari askok jarraitu zioten gure etsenpluari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.
"Hezitzaile" burgesek hitzez hitz jarraitu zituzten maisuaren erakutsiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.
Baina nire urratsei jarraituko baliete, benetan maiteago izango nituzke. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 396. orr.
Zinemaren teoriari jarraitu dioten azterketak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.
Emakumeek badakite ez dutela zertan eredu maskulinoari jarraitu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.
Era berean, nintzan, intzan, zan esaten direnez, eredu horri jarraituaz sortu dira gintzan eta zintzan berriak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 85. orr.
Oro har, Euskaltzaindiaren arauei jarraitu diegu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.
Egia zatiezinak behartu nau gizon handi honen lorratz argitsuei jarraitzera. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.
Irakurtzen jarraitu zuen Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.
Deskargatu eta deskargatu jarraitzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.
Royer-Collard kaleko gelan jarraitu zuten bizitzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.
Halere, Roboamek jarraitu zuen Judako hirietan bizi ziren israeldarren errege izaten. Elizen arteko biblia 1 Erg 12,17
Ubanbek hizketan jarraitu nahi izan zuen baina puruaren keak eztula eman zion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.
Horretan jarraitzen al duzu? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 265. orr.
Lo jarraitu zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 29. orr.
Gizonak, irrikaz, segika jarraitu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.
Zapoek kantari jarraitzen zuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 282. orr.
Neskak bidean aurrera jarraitu zuen, zentzuak erne. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.
Handik pixka batera, erruduna beste norbait zela garbi adierazten zuten frogak agertu ziren, baina Dreyfus zigorturik jarraitu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.
Hala ere, bere teman jarraitu zuen Faraoiak eta ez zion herriari joaten utzi. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 161. orr.
Eugeniak berokia soinetik kendu gabe jarraitzen zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.
Eta unibertsitatera joan ginenean ere elkarrekin jarraitu genuen, nahiz karrera desberdinak ikasi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.
Literatura ikasten jarraitzeko edo agian kazetaritzan saiatzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.
· Petroliozko lanparen inguruan biltzen ginen, klaseak jarraitzeko; hotz handia egiten zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 60. orr.
Eta jarraitu zuen: -zergatik zabiltza zure morroi honen ondoren, ene jauna? Gero, haren alboan eseri eta jarraitu zuen: [...]. Elizen arteko biblia 1 Sm 26,18
Mikaiasek, berriz, honela jarraitu zuen: [...]. Elizen arteko biblia 1 Erg 22,19
-Beti bezala, ezta? -jarraitu zuen Saget andereñoak-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 60. orr.
Erru guztia nirea da, halere -jarraitu zuen-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 101. orr.
E! -jarraitu zuen Florentek barrez-, osaba Gradellek entzuten badizue, gauza da zuengana etorri eta dirua kentzeko... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.
-Kontu alaiagoak orain -jarraitu zuen-, aurten atsegin handiz ongi etorria egin behar diet gure artera bi irakasle berriri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.
Gizonak gorra bailitzan jarraitu zuen, Martinen esana aintzat hartu gabe: [...]. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.
Boikoterako deia jende askok jarraitu du. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.
Greba langileen %44k jarraitu dutela dio Euskotrenek. Berria - Ekonomia 2004-06-22
Lanuzteak askok jarraitu zituzten, sindikatu abertzaleak ia ordezkaritza osoa baitu aulki eta haltzari fabrika horretan. Berria - Ekonomia 2004-05-27
Amonen otoitzen marmar jarraitua. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 10. orr.
Nerbio bati estimulu jarraitu bat aplikatzen zaionean, erantzuna ez da jarraitua izaten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Mundu biziaren egitura ez da jada lineal eta jarraitua, baizik, aitzitik, ez-lineal eta etena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.
Pentsamenduaren lan jarraitu eta luzea denboran barrena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 48. orr.
Zaldiak beren kasa zebiltzan, burumakur, ibilera jarraitu eta nagiaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.
Nazio-merkatuetan eskari jarraituago baterako baldintzak sortzen saiatzen ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.
Garuna [...] pentsamendu abstraktua, sormen artistikoa eta, oro har, jarduera mental sofistikatu erregular edo jarraitua ahalbidetzeraino garatu da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Lehengaien prezio errealen beheranzko joera jarraitu hori. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.
Ur hari bat isurtzen zen etengabe konketa batean, hain modu jarraituan, ezen xirripa hura geldirik zegoela iduri baitzuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.
Lan jarraitua, gorabeherarik gabea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.
Hazkunde ekonomiko jarraitua eta egonkorra. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 278. orr.
Argitasunaren edo koloreen aldakuntza gutxi-asko jarraituak, berezko itzalak edo itzal eraginak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.
Gauza jakina baita edozein indarrek, nahiz eta oso txikia izan, era jarraituan aplikatuz gero, irabazi egingo diola edozein gorpuzkiri ematen zaion indar zakarrenari ere. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.
Behin parranda egin nuen / bederatzi gau jarraituetan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 70. orr.
Bokal arteko herskari ahostunen aldaera jarraituak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.
Benetan garapen jarraitukoak izan dira azken hogei urteak Templerentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.
Eragile jarraitu eta mailakakoa den seinale akustikoa, gure oharmenak kategoria ezberdin ez-jarraituetan banatzen du. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 118. orr.
adi jarraitu (9); aitzina jarraitu (12); arretaz jarraitu (17); atzetik jarraitu (55); atzetik jarraitu zion (13); aurrera jarraitu (269); aurrera jarraitu zuen (97); begira jarraitu (37); berdin jarraitu (24); bere bideari jarraitu (9); bere hartan jarraitu (10); bere horretan jarraitu (25); bere teman jarraitu (10); berean jarraitu (24); beretik jarraitu (20); berriketan jarraitu (9); bertan jarraitu (16); bide beretik jarraitu (9); bidea jarraitu (31); bidean jarraitu (13); bideari jarraitu (67); bideari jarraitu zioten (14); bila jarraitu (14); bizirik jarraitu (25); bizitzen jarraitu (39); borrokan jarraitu (25); egiten jarraitu (137); ematen jarraitu (31); eredua jarraitu (10); esaten jarraitu (12); gertutik jarraitu (60); gora jarraitu (19); hartzen jarraitu (10); hitz egiten jarraitu (35); hizketan jarraitu (88); hurbiletik jarraitu (10); idazten jarraitu (22); igotzen jarraitu (12); ikasten jarraitu (12); ikertzen jarraitu (15); ildo beretik jarraitu (11); irakurtzen jarraitu (40); isilik jarraitu (36); izaten jarraitu (127); jarraitu beharra (58); jarraitu beharra dago (15); jokatzen jarraitu (25); jotzen jarraitu (9); kontatzen jarraitu (13); lanean jarraitu (113); lanean jarraitu beharra (10); noiz arte jarraitu (14); nola jarraitu (24); oinez jarraitu (25); orpoz orpo jarraitu (11); pentsatzen jarraitu (10); teman jarraitu (10)
; aurrera jarraituko (75); berdin jarraituko (20); bere hartan jarraituko (12); bere horretan jarraituko (25); beretik jarraituko (10); bidea jarraituko (13); bideari jarraituko (10); biltzen jarraituko (9); borrokan jarraituko (29); defendatzen jarraituko (16); egiten jarraituko (94); ematen jarraituko (20); gertutik jarraituko (14); greban jarraituko (13); izaten jarraituko (128); jokatzen jarraituko (12); karguan jarraituko (12); lan egiten jarraituko (12); lanean jarraituko (102); lehen mailan jarraituko (11); mobilizazioekin jarraituko (12); taldean jarraituko (28); tinko jarraituko (12)
aholkuari jarraituz (12); aholkuei jarraituz (12); aurrera jarraituz (16); aurrera jarraituz gero (10); bideari jarraituz (20); ereduari jarraituz (11); etsenpluari jarraituz (10); ildoari jarraituz (9); ohiturari jarraituz (30); senari jarraituz (9); urratsei jarraituz (10)
aurrera jarraitzea (40); aurrera jarraitzea erabaki (9); bere horretan jarraitzea (9); bidea jarraitzea (12); bideari jarraitzea (13); egiten jarraitzea (27); izaten jarraitzea (27); jarraitzea erabaki (81); jarraitzea erabaki zuen (32); jarraitzea espero (16); jarraitzea gustatuko (9); jarraitzea izango (13); jarraitzea proposatu (10); lanean jarraitzea (29); lehen mailan jarraitzea (16)
jarraitzearen alde (15)
atzetik jarraitzeko (9); aurrera jarraitzeko (103); aurrera jarraitzeko asmoa (9); beretik jarraitzeko (14); bide beretik jarraitzeko (12); bidea jarraitzeko (10); bizirik jarraitzeko (12); bizitzen jarraitzeko (21); borrokan jarraitzeko (18); egiten jarraitzeko (80); gertutik jarraitzeko (12); hitz egiten jarraitzeko (10); ikasten jarraitzeko (13); izaten jarraitzeko (28); jarraitzeko agindu (19); jarraitzeko agindua (9); jarraitzeko asmo (11); jarraitzeko asmoa (166); jarraitzeko asmoa agertu (16); jarraitzeko asmorik (16); jarraitzeko asmoz (15); jarraitzeko aukera (80); jarraitzeko aukerarik (9); jarraitzeko baimena (23); jarraitzeko baimena eman (11); jarraitzeko borondatea (22); jarraitzeko deia (20); jarraitzeko deia egin (13); jarraitzeko esan (12); jarraitzeko eskatu (52); jarraitzeko gai (12); jarraitzeko gauza (10); jarraitzeko gogoa (20); jarraitzeko gogorik (9); jarraitzeko indarra (14); jarraitzeko konpromisoa (31); jarraitzeko moduan (18); jarraitzeko prest (40); jokatzen jarraitzeko (22); lanean jarraitzeko (104); lanean jarraitzeko asmoa (22); lanean jarraitzeko konpromisoa (10); lehen mailan jarraitzeko (21); negoziatzen jarraitzeko (34); negoziatzen jarraitzeko asmoa (9); negoziazioekin jarraitzeko (12)
; aitzina jarraitzen (9); atzetik jarraitzen (28); aurrera jarraitzen (154); aurrera jarraitzen du (52); bakarrik jarraitzen (14); bat izaten jarraitzen (9); begira jarraitzen (38); berdin jarraitzen (50); bere hartan jarraitzen (24); bere horretan jarraitzen (53); berean jarraitzen (29); beretik jarraitzen (11); bertan jarraitzen (16); bidea jarraitzen (21); bideari jarraitzen (25); bidetik jarraitzen (13); bila jarraitzen (24); biltzen jarraitzen (14); biraka jarraitzen (11); bizirik jarraitzen (34); bizitzen jarraitzen (15); borrokan jarraitzen (12); desagertuta jarraitzen (9); egiten jarraitzen (121); ematen jarraitzen (23); erabiltzen jarraitzen (11); esaten jarraitzen (10); eserita jarraitzen (13); espetxean jarraitzen (10); gabe jarraitzen (104); gertutik jarraitzen (37); gorantz jarraitzen (10); greban jarraitzen (17); hala jarraitzen (12); han jarraitzen (37); hartuta jarraitzen (21); hartzen jarraitzen (14); hitz egiten jarraitzen (16); hizketan jarraitzen (17); hurbiletik jarraitzen (10); idazten jarraitzen (19); indarrean jarraitzen (30); irakurtzen jarraitzen (12); irekita jarraitzen (9); isilik jarraitzen (20); itxita jarraitzen (16); izaten jarraitzen (269); jarraitzen saiatu (13); jarraitzen utzi (17); jasotzen jarraitzen (9); joaten jarraitzen (11); jokatzen jarraitzen (10); kartzelan jarraitzen (10); lanean jarraitzen (63); lanean jarraitzen du (17); lanean jarraitzen dute (14); lehengoan jarraitzen (18); lider jarraitzen (20); lo jarraitzen (10); lotuta jarraitzen (12); min hartuta jarraitzen (20); negarrez jarraitzen (10); ospitalean jarraitzen (10); pentsatzen jarraitzen (13); postuan jarraitzen (17); postuetan jarraitzen (13); postuetan jarraitzen du (9); preso jarraitzen (12); sendo jarraitzen (9); tinko jarraitzen (10); urratsei jarraitzen (10); zabalik jarraitzen (10); zabaltzen jarraitzen (15)