Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denborak zenbatekoarekin eta jarraitasunarekin harremana dauka. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.
Argi zegoenean gizakiak, bera zenari buruz galdekatua, ezin zuela bere sexualitatearen eta bere inkontzientearen kontu eman, ezta bere hizkuntzaren forma sistematikoena edo bere fikzioen erregulartasunarena ere, historiaren jarraitasunaren gaia berpiztu egin da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 20. orr.
[Lehen planoak] espazio filmikoaren jarraitasunik eza azpimarratzen du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.
Jarraitasunaren printzipioak edozein jauzi debekatzen du agerpenen (aldaketen) ilaran ("in mundo non datur saltus"), eta era berean bi agerpenen arteko zulo edo arrakala oro debekatzen du espazioaren sintesi enpirikoaren multzoan ("non datur hiatus"). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 120. orr.
Erritmoaren jarraitasunari eusten diotenak. Berria - Kultura 2004-02-10
Identitate formalak, jarraitasun tematikoak, kontzeptuen traslazioak, joko polemikoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 147. orr.
Arkeologiak, beraz, ez du eredutzat hartzen ez aldiberekotasun eskema logiko hutsa, ezta gertaeren jarraitasun lineala ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.
Jarraitasun kronologikoen haria jarraitzen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 169. orr.
Erretinako irudian gertatzen diren argitasunaren jarraitasun-etenak espazioari buruzko informazioa dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.
Zinemak, zinema moten artean nagusi denak behintzat, jarraitasun eta zentratze-bilaketa bat du ezaugarri. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.
Testuak izenburutik gertu joan behar du, mezuari jarraitasun zantzua eman diezaion. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 53. orr.
Beste era batera esanda, zinema ikusleari argizko estimulu eten bat ematen zaio; estimulu horrek [...] jarraitasun-sentipen bat ematen du, batetik; eta horretaz gainera barne mugimenduzko sentipen bat eragiten dio irudiari. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.
Deskribapen arkeologikoak gogoan dituen jardute diskurtsiboei uztartuta egon behar dute jarraitasun-gertaerek. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 164. orr.
Denboran barreiatzeko era bat, jarraitasun, egonkortasun eta berpizte era bat, garapen edo errotazio-abiadura bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 147. orr.
Munduaren ezaugarri aldaketarik gabe hauen [...] pertzepzioari deitzen diogu pertzepzio-jarraitasuna: pertzepzioen desberdintasunak gorabehera, konstanteak atzematen ditugu guk. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.
Proiektatzen denean, tarte beltzez bereizitako fotogramen proiekzio-jarraitasun batek sortzen du filmeko irudia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.
Etenik ez duen sentimendu jarraitasun batean bizi da , eta horrexegatik ezin du bere bizitzaren kontzientziarik izan. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 155. orr.
Ez dezala inork irudikatu, itxurek nahastuta, historiaren diziplina batzuk jarraitasunetik jarraitasun-ezera iragan direla, eta besteak, berriz, jarraitasun-ezen nahasmendutik etendurarik gabeko batasun handietara iragan direla. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.
Zerekin dago lotuta behin eta berriz jarraitasun-ezei buruz jardute hau? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 194. orr.
Nola zehaztu jarraitasun-eza pentsatzea zilegitzen duten kontzeptuak (atalasea, haustura, ebakidura, mutazioa, eraldaketa)? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.
Azken baten, pentsamenduaren, ezagutzen, filosofiaren eta literaturaren historiak badirudi hausturak ugaritzen dituela eta jarraitasun-ezaren harrotze guztiak bilatzen dituela. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.
gertaeren jarraitasun (3); jarraitasun eza (10); jarraitasun ezaren (12); jarraitasun ezari (3); pertzepzio jarraitasuna (3)