Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarraipen 1 iz norbaiti edo zerbaiti jarraitzea.

Izan ere, Hendaiako kirol-portuan kokatzen zuen jarraipenaren amaiera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Auzipetuei eginiko entzuketa telefonikoen eta jarraipenen hainbat agiri ezkutatu dizkigute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Orduz orduko jarraipena egin ondoren, ez da mugimendu susmagarririk sumatu zelatatu dugun etxean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 123. orr.

EHUk onartu du «jarraipen oso handia» izan zuela irakasleen asteazkeneko grebak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

2 zerbaiten garapen edo bilakaerari arretaz segitzea. ik segimendu.

Gertuko jarraipena egiten ari zaizkie, lehengo gaitza guztiz desagertu den ikusteko, eta leuzemiaren zantzurik agertzen den aztertzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Zientzialariek bi asteko jarraipena hobesten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Lanak: idazkaritza, kontablitatea, dosierren jarraipena.  Herria   2005-02-10

FIES (Jarraipen Bereziko Presoen Fitxategia) moduluetan sartzen bazaituzte, helikopteroz zure bila etorrita ere, ez zaituzte handik aterako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Laster hasiko ziren kartzeleroak hari jarraipen berezia egiten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 141. orr.

3 zerbaitek jarraitzea.

Garaipen politiko horri jarraipena emateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Israeldarrek tinkotasuna eman nahi diote bere herriari, erakundetu eta jarraipena ziurtatu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 17. orr.

Jarduera ekonomikoaren jarraipena bermatzeko.Jarraipen egokiaren legea: bada joera "natural" bat forma jakin bat, bukatuta ez baldin badago, arrazoizko modu batean jarraitzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Horrelako ekoizpen eredu batek beharrezkoa du jarraipena, prozesua ez etetea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

4 zerbaiti darraiona.

Politikaren jarraipena da gerla, beste baliabide batzuekin egina.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Eragile asko izan zituen arnasa-krisi haren jarraipenak: loditurik eta fibrosiak jota zeuden Virgilen birikak; bronkitis eta enfisema aurreratuak zituen; [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Bizitza aurrera doan bezala, liburuak ere jarraipena eskatzen zuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.

HZ Batasunaren jarraipena den ala ez erabakitzeko ardura epaileek dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Ideia hau azaldu berri dugunaren jarraipen bat besterik ez da, funtsean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Hona gutunaren jarraipena: [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 265. orr.

Ruche jaunak begiratu bat eman zion prestatua zeukan testuaren jarraipenari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

-Espeziearen instintua seme-alabak izan nahia da, jarraipena izan nahia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.

Globalizazioaren fenomenoa, nazioartekotze-prozesu horretan, aldaketa da jarraipena baino areago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Zoritxarrez, Manuel Lekuonaren ekarpenak ez du jarraipenik izan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Baldintzaz amaitutako esaldi guztiek dakarte jarraipena segurtatzen duen ondorioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urrian, jarraipen talde hori sortzeko proposamen zehatza helaraztea da helburua, Gorka Espiauk jakinarazi zuenez.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Martxoaren 14ko hauteskundeen jarraipen plana onartu du EITBk.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Batzordeen kontrol eta jarraipen lanetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 153. orr.

Ezinbestekoa da kodeak benetan betetzen diren ala ez kontrolatzeko jarraipen sistema eraginkorrak antolatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

Jarraipen organo bat izango luke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

PSOE eta PPren arteko Estatu Itunaren jarraipen bilerako gaietako bat Jarraipen-mugimenduak, mugitzen ari den gauza bati jarraitzeko egiten direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Helduentzako jarraipen egiturak daude eta egun gutxitan ateratzen dira SASetik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Haurren jarraipen liburuxka ezarri nahi du Sarkozyk.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haur bakoitzaren eskola jarraipena egiteko liburuxka  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

7 jarraipen batzorde

Itunaren Jarraipen Batzordean hitz egindakoaz azalpenak emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Horiek guztiak beteko direla bermatzeko jarraipen batzorde bat osatuko dute 11 eragileok, Kontseiluarekin batera. Jarraipen Batzordea osatzen duten entitate guztiei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Berehala ekingo zaio jarraipen batzordea antolatzeari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Greenpeace talde ekologistak Jarraipen Batzordeak hartutako erabakia ez zuen ontzat jo.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Horixe erabaki zen atzo Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorreko Jarraipen Batzordeak San Markoseko Gotorlekuan eginiko bileran. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akordioaren jarraipen (3); auziaren jarraipen (3); estatu itunaren jarraipen (3); itunaren jarraipen (11); itunaren jarraipen batzordea (4); jarraipen batzorde (10); jarraipen batzorde bat (6); jarraipen batzordea (9); jarraipen batzordeak (32); jarraipen batzordean (5); jarraipen batzordearen (8); jarraipen batzordeko (8); jarraipen bereziko (3); jarraipen egokia (5); jarraipen eman (3); jarraipen eskasa (3); jarraipen estua (8); jarraipen estua egin (3); jarraipen gisa (3); jarraipen handia (5); jarraipen medikoa (5); jarraipen medikoa egiten (3); jarraipen naturala (3); jarraipen organo bat (3); jarraipen zabala (5); jarraipen zabala izan (4); jarraipen zehatza (9); jarraipen zehatza egin (3); jarraipen zehatza egiten (3); jarraipen zorrotza (5); jarraipen zorrotza egingo (3); jarraipen zuzena (5); plan integralaren jarraipen (7); plan integraleko jarraipen (3); plan orokorreko jarraipen (5); ubidearen jarraipen (3)

athleticen jarraipena (3); baskoniaren jarraipena (3); baskoniaren jarraipena egiten (3); blokeoa eta jarraipena (6); bolada ikusgarriari jarraipena (3); delituen jarraipena (3); dosierren jarraipena (3); eguneko jarraipena (3); ekimenak jarraipena izango (3); enpresaren jarraipena (3); gai beraren jarraipena (36); gaixotasunen jarraipena (3); gertuko jarraipena (9); gertuko jarraipena egin (4); grebaren jarraipena (9); hartzaren jarraipena (3); ikasleen jarraipena (3); izan zuten jarraipena (4); izango du jarraipena (5); jarraipena bermatzen (3); jarraipena egin (40); jarraipena egin ondoren (3); jarraipena eginen (6)); jarraipena egingo (14); jarraipena egitea (16); jarraipena egiteko (47); jarraipena egiten (32); jarraipena egiten ari (7); jarraipena eman (34); jarraipena eman zion (4); jarraipena emanez (8); jarraipena emango (8); jarraipena ematea (19); jarraipena ematea erabaki (4); jarraipena emateko (23); jarraipena emateko asmoz (3); jarraipena ematen (7); jarraipena erabatekoa (3); jarraipena izan (37); jarraipena izan du (5); jarraipena izango (29); jarraipena izatea (6); jarraipena izateko (3); jarraipena ziurtatu (3); lanaren jarraipena (7); lanari jarraipena (6); neurrien jarraipena (5); pertsonen jarraipena (3); politikaren jarraipena (4); prozesuaren jarraipena (4); taldearen jarraipena (3)

jarraipenaren aldeko (3)

itunaren jarraipenerako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus