Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jarraikortasuna agindu zuen arren, Perezek argi utzi zuen «trantsizio garaian gaudela», eta berea ez dela «aurreko taldearen jarraipena». Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Metodoa eta jarraikortasuna ezarri behar ditugu euskararen normalizazioan. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
Augustoren sistema sortu eta zazpi mendera puskatu zen bitartean, Liu Pang-en sistemak, nolabaiteko jarraikortasunez behintzat, K.o. 1911 arte iraun zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Urte luzeetan, esaterako, funtsezkoa zen etxean norbait haztea, horrek bederen segurtatzen zuelako etxean familiaren jarraikortasuna, baina orain bizitza ikusteko modu hau ere aldatzen ari da, normalean umeak kanpora jotzen baitu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 128. orr.
Jarraikortasunik gabe aritu da. Berria - Kirola 2004-03-02
Erritmo hautsi eta jarraikortasunik gabeaz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.
[Euskal estiloa], bi arima edo erritmo dituena: bata irregularra eta jarraikortasunik gabekoa; erregularra eta konstantea bestea. Berria - Kultura 2004-11-11
jarraikortasun falta (6); jarraikortasuna lortu (3); jarraikortasuna lortzeko (4); jarraikortasunaren alde (3)