Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarraikitzaile (orobat jarraikizale g.er.) iz jarraitzailea.

Eta liberalismoaren jarraikitzaile gehienek, hala nola aita Griffiths galestarrak, kantu bera zerabilten: Gure Galesera mintzaira hil bedi, eztiki, goxoki, ohorezki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.

Zalgize, Maulen ezagutu nituen guztiak bezala, Erlijioaren jarraikitzaile sutsua zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 162. orr.

Mementoko ez düe jarraikizalerik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Helduden larunbatean beraz, Baionan Kantuz-en jarraikitzaileak bilduko dira joanden urtean bezala.  Herria   2003-06-19

Ez bat eta ez bi, korridore ilun batean barneratu ginen, hura itsu-mutil isil, ni jarraikitzaile itsaskor.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus