Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsaso Beltzera iritsi ginen gero, Don ibaiari jarraiki, eta Azov hirian sartu ginen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 124. orr.
Ibaiari jarraiki, Etxalarko bidegurutzetik ezkerretara, mugarako bidea hartu genuen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.
Greaves jaunari jarraiki, hementxe seinalatuko dizkizut, irakurle, poxi bat gehiago estima ditzakezun zuhaitzak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.
Eta gero, Errusiako ohiturei jarraiki, oinordeko argalek berehala xahutzen dituzte berriro aitaren ondasun guztiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.
Badira, ikuspegi horri jarraiki, gaur egun nagusi diren ideia ekonomikoen aldeko interes talde nabarmenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.
Sabatier-ek, bere maisu Renan-en iradokizunari jarraiki, maitasunez eta grina biziz ekin zion Asisko Frantziskori buruzko ikerketari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.
Aurretik ezarritako eredu bati jarraiki konposaturiko sekuentziek. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 106. orr.
Bi tximeleta dantzan ari ziren lorategiko harlauzei jarraiki zegoen landare-hesian. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 97. orr.
Sortalderanzko bidea hartu dut halaz guztiz, hondartzari jarraiki. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.
Justiziaren arabera emango dira epaiak, hari jarraiki ibiliko bihotz zuzenekoak. Elizen arteko biblia Sal 94,15
Erakunde baten aurka joatea, sistema guztiaren aurka joatea litzateke ekibalentziaren kateari jarraiki. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.
adigaiei jarraiki (5); adigaiei jarraiki egindako (4); aginduari jarraiki (5); aginduei jarraiki (4); aholkuari jarraiki (4); aholkuei jarraiki (4); akordio bati jarraiki (4); akordioari jarraiki (4); arauari jarraiki (3); argibideei jarraiki (3); aurresuposizio honi jarraiki (4); baldintzei jarraiki (3); bideari jarraiki (12); datuei jarraiki (4); deialdiari jarraiki (3); deiari jarraiki (7); dioenari jarraiki (6); duenari jarraiki (4); ebazpen bati jarraiki (3); ebazpenari jarraiki (3); egunkariari jarraiki (5); ekimenari jarraiki (3); erabakiari jarraiki (3); ereduari jarraiki (13); erregela bati jarraiki (6); erregelei jarraiki (5); eskaerari jarraiki (3); gomendioari jarraiki (5); hariari jarraiki (3); hartutako erabakiari jarraiki (3); helburuari jarraiki (4); ibaiari jarraiki (4); ideiari jarraiki (4); ikuspegi horri jarraiki (4); ildo horri jarraiki (3); ildoari jarraiki (7); inkesta bati jarraiki (3); inkestei jarraiki (3); itunari jarraiki (5); izaerari jarraiki (4); joerari jarraiki (3); konpromisoari jarraiki (3); legeari jarraiki (19); legeei jarraiki (7); ohiturari jarraiki (14); ordenari jarraiki (4); planari jarraiki (6); proposamenari jarraiki (3); tradizioari jarraiki (9); txostenari jarraiki (3); urratsei jarraiki (3)