Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarraiki1, jarraikitzen 1 zaio ad jarraitu.

Proposizio hau 23. proposizioari jarraikitzen zaio, aitzinekoa 21. proposizioari darraion bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 283. orr.

Emazteak irri egin zuen, eta bideari jarraiki zitzaion, Graxi eta aita Mathieu ondotik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 108. orr.

Trabak ezartzen baldin badizkizute bidean, ez iezaiozula nehori kasu egin, jarraiki zakizkio beti errege-bide handiari eta zoaz zuzen nehora itzuli gabe. Herrirantz abiatu zenean, zakurra luzaz jarraiki zitzaion ondotik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 98. orr.

Eta san Lukasen 10. kapitulu horri jarraiki zaio Jondoni Jakobe ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.

Hemen ere beharko zaie legeei jarraiki, baina obedientzia hau ez da izanen nehoiz baldintzarik gabekoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Aitortzen dut oraino eta ohoretzat daukat gure delako Jauregien jabeak [...] jarraiki zitzaizkiola, beren sutondoak utzirik, orduan haien Errege zen eta zin egina zioten Joanes Albretekoari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 211. orr.

Nik eskatu gabe, talde txiki bat jarraiki zitzaidan, batek daki zerk erakarririk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 189. orr.

Kontzilioari hurbiletik jarraiki ondoan Pierre Eyt teologo gazteak idatzi zuen La Nouvelle Revue Théologique delakoan [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 168. orr.

Isilune pisu bat jarraiki zitzaien nire desenkusa ahulei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Joan zaitez, zu zeu eta zuri jarraiki zaizun herria.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 167. orr.

Geroztik, bi aldeetako politikaren gorabeherei jarraikirik, ziur eta fida gaude, urteen buruan, gero eta gehiago garela herritarrok, ohartuak garenok, Euskal Herria badela, gure jende kopuru seinalatu bat jokatzen delakotz nazio bat balitz bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 43. orr.

Ezinezkoa da gizakia Naturaren parte bat ez izatea, eta haren ordena komunari ez jarraikitzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 513. orr.

· Bide horri jarraiki, jarraikitzen eta jarraikiko direnetan, nola ez gorets ere, oroz gainetik beharbada, euskararen salbatzeari arizan, ari eta ariko direnak?  Herria   2003-09-18

• 2 du ad

-Bai, gizonak -jarraiki zuen ahalik amultsukien Frantxuak-.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 64. orr.

-Eta ez zen deus gertatuko -jarraiki zuen emazteak- gazte hura ez balitz etxera itzuli, azken botoak egin aitzinttoan, denboraldi baten iragatera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 22. orr.

Eta horrela jarraiki zuten leihotik heldu zen argia joan zen arte.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 26. orr.

Ibilaldia jarraiki aitzin bakarrik freskagarri bat onetsi zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 113. orr.

Andereak monologo bilakatzen ari zen solasaldia jarraiki zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 94. orr.

Beti gurekin aintzina jarraikiko du haatik gutarteko HERRIA-ren zerbitzari handienak.  Herria   2003-04-17

Baina laster aitzakia ederra izan dute horrekin gure legelari eta epaileek [...] erresuma barneko hizkuntza gutitu guztien, lasaiki eta hobeki, lehertzen jarraikitzeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.

· Gaur oraino, nahiz doi bat herbaildurik den, lan horri jarraikitzen dio, eskola zenbaitetako ikasleak lagunduz.  Herria   2003-06-05

3 (era burutua izenondo gisa)

Hori izigarri goxo düzü lan jarraiki baten egiteko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 102. orr.

Eta ibilian ibili, erritmo jarraiki batean banoa orain.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

Haren eldarnioa jarraikia da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 488. orr.

Euskaltzale jarraikia eta suharra izan zelakotz.  Herria   2001-02-22

Ordainez erregearen zerbitzari jarraikia eta leiala egonen dela..., mendez mende haren arbasoak izan diren bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 195. orr.

Gogorki salatzen du bereziki nola frantsesek molde jarraikian erabili zuten tortura.  Herria   2003-12-25

Frantses estatuko administrazio langileen formakuntza jarraikia pagatzen duen erakundearekin bildu dira euskal Herriko hautetsiak.  Herria   2004-10-07

Formakuntza jarraikian ere ikasle kopurua goititzen ari da.  Herria   2003-09-18

Hori kendu egin didate, trebakuntza jarraikiaren beharrik ez bagenu bezala. herria¬

· Apez kartsua, bere eginbideari osoki jarraikia.  Herria   2001-02-08

Aleman anitz, Holandesak, kontzientzia eragozleak edo Jehovah-ren lekukoak egun oroko Bibliaren irakurtzeari jarraikiak ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

Jarraikia zen beti otoitzari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 158. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Eta banoa, deliberoak emaiten duen jarraikiarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.

Christine Duguine kantinako xerbitxu eta jarraikiaz arduratzen da.  Herria   2002-09-26

Christine Duguine kantinako xerbitxu eta jarraikiaren arduraduna.  Herria   2004-09-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus