Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarraibide (orobat jarraipide g.er.) 1 iz zerbait lortzeko jarraitu behar den bidea.

Papertxo bat da, saskibaloiko euskarrian erdi ezkutatuta; zabaldu eta jarraibide zehaztuxeagoak irakurriko dituzte bertan: hara joan, bestea egin, eta arrasto berriaren bila abiatuko da talde osoa berehala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 23. orr.

Coloradoko Estatuko Unibertsitateko bere bulegoa aurkitzeko jarraibide zehatzak eman zizkidan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Makineria mugitzeko jarraibideak ez genituela ezagutzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 379. orr.

Gure maisuengandik jasotakoak azalduko ditugu; hain zuzen ere, bakarren batek nahiko balu jarraibide hauen arabera lan egin, proportzioak esplikatuta aurki ditzan, eta gai izan dadin horien arabera tenpluak ordena doriarrean altxatzeko, inolako akatsik eta okerrik egin gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1910. orr.

Charlyren jarraibideei segituz, irteerarik gabeko karrikaren hondoraino egin genuen, aparkatzeko lekua aurkitzearren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

Migel Mailuk jarraibideak eskatu ditu Donibanera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 47. orr.

Apezpikuak jarraibide moralak ematen ditu, eta gero katoliko bakoitza libre da nahi duena erabakitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Bere mezu-hartzaile kristauentzat honela jarraipide gisa diziplina militarra gomendatzean, Klementek ordena ezarri nahi zuen Elizan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

2 jarraitzekoa edo imitatzekoa izan daitekeela uste den egite edo jokaera. ik etsenplu.

Kasiodororen jarraibideari segitzeko, Erroman zuen arbaso-jauregia monasterio bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Bagenuen zuen kontura bizitzeko eskubidea; baina lan egin nahi izan genuen zuei jarraibidea emateko.  Elizen arteko biblia   2 Ts 3,9

Anaiei jarraibide ona ematearren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 623. orr.

Izan ere, Jaunak berak jarri gintuen eredutzat, jarraibide eta ispilu izan gintezen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1190. orr.

Har itzazu jarraibidetzat, Kristo Jesusengan oinarritzen diren sinesmen eta maitasunari buruz niregandik entzun dituzun hitz osasungarriak.  Elizen arteko biblia   2 Tm 1,13

3 jarraitzeko eredua.

Haren eginak eta ekinak jarraibide harturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.

EAEko sarea jarraibide bilakatu da, eta Hegoamerikako hainbat herrialdetan parke berriak irekiko dira, hemengo arduradunekin elkarlanean.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Haren pentsamoldean egon daitezkeen jarraibideak aurkitzen saiatu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 55. orr.

Probintzia Batuak ziren orduan Europako ekonomian nagusi, eta haiek eman zuten jarraibidea, koloniekiko harremanetako monopolioa zuten lehen konpainia handiak sortuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Nik ez diat zabaldu, ez bainuen inolako baimen idatzirik aurkitu: berak ez zian utzi jarraibide-libururik bere oinordetzako gauza haren ondoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.

· Gure baloreak, bizimoduak, kontsumo eta produkzio jarraibideak aldatzea eskatzen duen garapen eredu berri bat da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 38. orr.

Hona datozen anaiek pobretasun jarraibide ona eraman dezaten beren lekuetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 564. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jarraibide ona (4); jarraibideak eman (3); jarraibideak ematen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus