Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarraian 1 (-en atzizkiaren eskuinean) adlag

Antzinakoen jarraian, bidea egiten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Hauen jarraian eta Sagitario, Eskorpio eta Libraren gainetik, Sugea dator, bere buru-gainarekin Koroa ukituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.

Eta haien jarraian beste lagun guztiak: Martin, Teresa, Adrian eta Joseba.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Putzuaren jarraian urak beste ehun bat metro egiten zituen sastraka eta ihi artean, bizi-bizi orduan ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Eta beste bat haren jarraian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 232. orr.

· Ehunak tresna bidez antolatu eta irazkiak eta bilbeak jarraian elkartuz egindako asmakizunarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

Kontzeptuak aldi berean edo jarraian sortzen diren gunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 44. orr.

Zer sistema ez-deduktiboren arabera ipini ahal izan diren objektuok bata bestearen ondoan eta jarraian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.

2 ondoren, segidan.

Jarraian, mahaia prestatua zegoen lekura eraman zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 935. orr.

Jarraian banan-banan aztertuko dira hiru aukerak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Ulisesek, jarraian, zerrizainaren etxolan asmaturiko eskalearen historia kontatu zion, eta Egiptoko kontakizuna eta feniziarrekin izandako pasadizioa.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 129. orr.

Gero jarraian material hori legarraren tamainara eho, idortu, eta sailkatu egiten zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Ez al dira apartak?", esan zuen jarraian zaldiei begiratuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

Maimonek, ordea, ez zuen horrela egin, jarraian ikusiko dugun moduan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.

Eseri egin naiz eta, jarraian, eseri izanaz damutu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 426. orr.

Tomas Akinokoak, adibidez, Jainkoaren izateaz diharduelarik, De Deo kapituluan, honela hasten du solasa: Jainkorik ez dela dirudi... eta, jarraian, iritzi horren aldeko argudio guztiak sailkatzen dizkigu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.

"Zer iruditu zaik gaur hemen egin duten orri banaketa hori?", galdetu zion Adrianek jarraian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 310. orr.

3 etenaldirik gabe.

Gainerakoan ia hogeita lau ordu daramatzat jarraian lanean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.

Garate hemezortzi ordu jarraian aritu zuan lehengo astean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 185. orr.

Baina ongi zekien Nadia, oinez Obi ibaitik hona etorria, hau da, zortzi egun jarraian ibilita, indarrez husteko zorian zegoela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 333. orr.

Hainbat egunetan jarraian zirku jokoak arretaz ikusten ari zirenek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.

Bestela txapelketatik kanpo geratuko gara zortzigarren urtez jarraian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 203. orr.

4 elkarren jarraian

Tetrakordio diatonikoak bi tonu ditu elkarren jarraian, eta hirugarren tonuerdiarekin bukaera ematen zaio tetrakordioari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Giza ezagutzaren barruan bil daitezkeen gauza guztiak ere modu horretantxe daudela elkarren jarraian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Tratatu honetan era ordenatuan eta elkarren jarraian ere aurkitzen ez direnak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

Eta ez utzi gizon bati baino gehiagori, elkarren jarraian, zure ipurdian isurtzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Hortik abiaturik akzidenteak elkarren jarraian sortuak direla esatera heldu ziren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 206. orr.

5 jarrai-jarraian

Barazki pilak metatzen ziren, elkarren jarrai-jarraian datozen olatuen irudira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Bata bestearen oinatzean datoz saminak, jarrai-jarraian.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 189. orr.

Jarrai-jarraian hain zuzen, Europa eta Asiaren kontrastapena daukagu hor ere, bizitzaren eta patuaren aurreko bion jarrerari buruz oraingoan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 233. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bata bestearen jarraian (12); bi aldiz jarraian (7); bi egunez jarraian (5); bi garaipen jarraian (6); bi jarraian (4); bi partida jarraian (20); bi urtez jarraian (8); biak jarraian (3); bigarren aldiz jarraian (14); bigarren egunez jarraian (8); bigarren hilabetez jarraian (4); bigarren urtez jarraian (44); bigarrena jarraian (4); bigarrenez jarraian (4); bosgarren urtez jarraian (4); bost partida jarraian (5); bost partidatan jarraian (3); elkarren jarraian (9); esan zuen jarraian (6); hiru garaipen jarraian (3); hiru partida jarraian (21); hiru pase jarraian (4); hiru urtez jarraian (5); hirugarren aldiz jarraian (10); hirugarren egunez jarraian (4); hirugarren urtez jarraian (15); hirugarrena jarraian (3); hirugarrenez jarraian (3); irabazi ditu jarraian (12); irabazi dituzte jarraian (4); irabazi du jarraian (14); irabazi genituen jarraian (3); irabazi zituen jarraian (9); irabazi zuen jarraian (18); irabazi zuten jarraian (3); jarrai jarraian (4); jarraian ariko (3); jarraian atera (3); jarraian azaldu (3); jarraian egin (21); jarraian egin zituen (5); jarraian egin zituzten (5); jarraian egindako (3); jarraian egingo (3); jarraian eginiko (3); jarraian egiten (6); jarraian eman (5); jarraian esan (8); jarraian gaineratu (4); jarraian gaineratu zuen (3); lau egunez jarraian (3); laugarren aldiz jarraian (3); laugarren egunez jarraian (3); laugarren hilabetez jarraian (3); laugarren urtez jarraian (4); sei aldiz jarraian (3); sei partida jarraian (3); sei urtez jarraian (3); seigarren urtez jarraian (4); tantoak jarraian egin (5); zazpigarren urtez jarraian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus