Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarleku (342 agerraldi, 85 liburu eta 61 artikulutan; cf. eserleku 998 agerraldi, 139 liburu eta 248 artikulutan) 1 iz eserlekua. ik jartoki.

Harri xabala jarleku goxo bilakatzen zait segidan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Sei maila zituen errege-aulkiak; bizkarraldea biribila zuen eta jarlekuaren alde banatan besoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,19

Kadera: bizkarra daukan jarlekua, bainan besorik ez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 193. orr.

Jarleku batean eseri zen eta eskuak belaunen gainean gurutzatu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Larru leuneko jarleku batean patxada ederrean eseria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 467. orr.

Mauleko Marius Rodrigo kirol zelaiko 4.000 lekutako harmaila eta jarlekuetara.  Berria - Kultura   2004-07-24

Goian, koruko jarlekuak eta sainduen tailuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

Lorategiko jarleku batean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 75. orr.

Tuillerietara joanen naiz burdinazko aulki batean jesartzera, hobeki jarleku batean, aurrezteko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.

Lo, berriz, idi-gurdietan, abandonatutako eskoletako jarleku eta aulkietan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 242. orr.

Urdaitegian bizi zen, sukaldeko jarleku batean eserita ematen zuen denbora.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 94. orr.

Bikoteak autobuseko jarlekuetan bil-bil eginda ibiltzen ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.

Jarlekuaren ertzean eserita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.

Seguraski, egongo da lekutxoren bat berarentzat gidariaren jarlekuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 90. orr.

Kopilotoaren jarlekuan eseri zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 39. orr.

Kaskoa jarlekuaren azpiko kofretxoan sartzen ari zen motorraren gidaria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Hiru jarlekuko ilara hartan ezin zen beste inor eseri hegaldi guztian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 148. orr.

Aireplanoa gidatzen, edo motorrean ziztuan atzeko jarlekuan neskatxa bat hartuta gona nahasturik eta belaunak agerian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Ohantzeko lasto gainean bilatu nuen jarlekua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Sei edo zazpi baizik ez zituen ezagutzen gehienez ere akusatuen jarlekuan eserita zeuden hogeitaka haietatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 410. orr.

Jarlekuen lehen ilaratik ikusiko zuen gerraren festa, eta, are garrantzitsuagoa zena, garaileen eserlekuetan eroso-eroso jarrita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.

Jarlekuetan ez zegoen lekurik, eta zutik nengoen harroin baten ondoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 278. orr.

Parlamentuko 50 jarlekuetatik 27 dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Amak sukaldean lo egiten zuen, kamaina inprobisatu batean, jarleku zabal xamar batean etzanda, ikonoa gain-gainean zuela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 21. orr.

Jauregiko aitzin-paretaren kontra paratu nintzen, kanpoko jarleku luzean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 340. orr.

Larruzko jarleku txikian erdi etzanda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Haren ondoan zen larru eta zur landuzko jarleku handian jarri zen zalduna.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 65. orr.

Bertan zeuden, su aurrean, zumitzezko jarleku apalak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

Raimundo Silva harrizko jarleku batean esertzen da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.

Eskorga hartuta jardin publikoetara joan zen burdinazko jarleku bat lapurtzera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Gustura geunden mantaz tapatutako larruzko jarlekuan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 201. orr.

Seat 850 haren atzeko jarleku eskaizkoan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 83. orr.

Mahaiaren aitzinean, jarleku bitxi bat, betoinezkoa hori ere, zolari lotua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

Gurasoek jarleku bereziak zituzten Urbiaingo elizan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.

Barra pareko jarleku garaitik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Taxiaren larruzko jarleku hautsez betearen gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 236. orr.

3 (antzoki eta kidekotan)

Aizu, lortuko dizkidazu bi jarleku Follies-ak ikusteko?...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 417. orr.

4 irud

Han dago isiltasunaren jarlekua gauerdian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Hogei jarleku-ilara daude beraren eta Melanieren artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

Kanjak futbolariak honela esan zion Andreas bere jarleku-lagunari: [...].  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 57. orr.

· Bulego jarlekuen merkatuak krisi gotorra ezagutu du 90/96 artean.  Herria   2001-08-02

Mary erregina katolikozalea -Bloody Mary, Maria Odoltsua- igo zen errege-jarlekura, Eta Kalmanen ondoan eseri, gidari-jarlekuan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

Zutitu nintzen, salto egin nuen dentista-jarlekuan, baina deseginik egonda ni, ez nuen tente egoteko indarrik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus