Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarki, jarkitzen zaio ad buru egin, aurpegi eman.

Zergatik dezake ilargiak eguzkiaren argia mozt eta bere buru gailena haren eta lurraren bitartean ezar, bere disko iluna izpi goriei jarkiz, […]?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.

Horri guztiari jarki eta gogor eginez. lapurrak eragozpen gehiago gainditu behar ditu, eta haren arima denbora luzeagoan jarkitzen zaie legeei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

Noizbait, ordea, jarki zitzaion beldurrari.     «Kuskue tanden», 2004 - 193. orr.

Badator bekatu larri bat egiteko pentsamendua; eta pentsamendu horri bertantxetik jarkitzen natzaio, eta garaitua gelditzen da.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 53. orr.

Oso sentikorra da indarrarekiko eta gure indarrari jarkitzen zaion zernahirekiko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.

Batzuen ahotsak badu halako guritasun berezi bat, jarki ezin zaiona, jateko gozoak diren gauzen ahogozoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 366. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus