Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarioka 1 adlag jarioa dariola.

Hortzetako pasta, tantaka baino areago, jarioka ari zitzaion ahotik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 175. orr.

Hitzak jarioka ateratzen ziren haren ezpainetatik-.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bat-batean, malko-jarioka hasi nintzen bete-betean, etxekoen oroi-minez eta Mollyren maite-minez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.

Begiak dirdai jarioka txingarren pare.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 406. orr.

3 lerde-jarioka adlag

Harentzat Europara bidaia egiteko plan polita zen Potsdam-en lau egun ematea eta Orangerie-n ibiltzea lerde-jarioka eta poloniar guztiak zutoina ipurditik sartuta akabatuko zituela amets eginez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus