Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jariatu, jaria, jariatzen 1 du ad zerbaitek isurkari bat jaregin. ik jario2.

Malko hotzak jariatuz. Izerdia jariatzen dabiltzan intsektu bi bezala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.

Lo gaudela, hormona asko jariatzen ditugu.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Mundu guztiak daki [...] urarekiko kontaktuan [potasioak] ez bakarrik hidrogenoa jariatzen duela, baizik are su hartzen duela. Odolezko izerdiari buruzko kontuek ez dute oinarririk, izatez, nahiz eta guruin apokrinoek izerdi gorria jariatzen duten hipopotamoetan, eta, oso gutxitan, gizakietan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Pankreako zelulek intsulina jariatzen dute.  Berria - Gaiak   2004-10-01

Histamina jariatzen duten garuneko zelulei esker gara kontziente esna gaudenean.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Gene horrek, eta horrek jariatzen duen proteinak, eragin handia dutela prostatako minbiziaren garapenean.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Nargilearen pipa hartzen zuen, bestela, eta ezpainak estutzen zituen [...] eta gero kea jariatzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

2 hed

Eguzkia sartua bazen ere, artean zoladurak eta etxeen hormek beroa jariatzen zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 290. orr.

Bafada trinko geldietan zabaltzen zen kirats hura, zirimola uzkurtuetan, estoldek jariatzen duten hatsa iduri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

• 3 da ad nonbaitetik isurkari bat irten. ik erion.

Hortik ziur konturatu zen saihetseko zauritik jariatzen zen odola zela hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1098. orr.

Zainetan barrena korronte elektrikoaren antzera jariatuko zaizu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 200. orr.

Sudurretik, kokotsetik eta ahotik isuri zitzaion odola; makillajearen hautsekin eta kremekin nahasirik, lepoan eta soinekoan behera jariatu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.

4 hed/irud

(Pentsamendu soila) ez ote den jariatzen, berak elkar kateatzen dituen gainerako pentsamenduak jariatzen diren bezala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 165. orr.

Generoa tipikoki ernazentista kontsideratzen da, Virgilioren eta Petrarcaren lirikatik jariatua.  Berria - Kultura   2004-04-09

5 (beste aditz baten objektu gisa)

Eraztunak ostu nahi izan dizkidate, eta hatza moztu didate; odola jariatzen hasi da, eta horrek piztu nau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

Berriro butxatu dira isurbideak, ezin dugu ura jariatzen utzi, tantaka ez bada, ezin dugu komuna erabili.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.

Ez dut zurekin gai astun eta sakonik erabili nahi, bizitza erraz jariatzea nahi dut, trabarik gabe, emaro odolusten den suizida bati isurtzen zaion bezala, eztiki.  Berria - Kultura   2006-02-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus