Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Materia jariakorraren izaeraz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.
Giza gorputza izaera desberdineko atalez osatua dela: jariakor, bigun eta gogorrez. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.
Dena jariakorra dela eta munduan iraunkorra eta geldikorra den ezer ez dagoela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 165. orr.
Odola usnatzen zuen, ezkaratzaren garbitzeko plantatzen zenean, jariakor, mingar eta karats. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 181. orr.
Bere hizketa modu pausatu jariakorra eta kontakizun gihartsu haren oihartzunak oraindik bisitari etortzen zaizkit akordura batzuetan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 130. orr.
Haien ibilera pertxent eta jariakorra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.
Enkuadratze finkoa darabil, oso landua; aldi berean, enkuadre barruan gertatzen dena oso jariakorra da. Berria - Kultura 2006-02-08