Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jariakin 1 iz jariatzen den gaia.

Adituentzat gauza jakina da jariakin (latinez secretio) guztiak kaltegarri edo toxiko direla.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.

Sinuetatik jariakin bat isurtzen da sudur-hobietara, horiek heze egon daitezen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Hiesa gorputzeko fluidoen bitartez -odola, semena, baginako jariakinak eta amaren esnea- kutsatzen da, ez bestela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Geneak txertatu zizkioten besikulari eta zelulako jariakina proteinak ekoizten hasi zen, zelula normal bat balitz moduan.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Substantzia dentsoago bat, hala nola ura (edo beste edozein jariakin biologiko), ezin da hain erraz konprimitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Gernua da urea gorputzetik ateratzeko garraiobidea, giltzurrunek sortzen duten jariakin bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Pankreako jariakin bat injektatzen zaio lehenik janari likidotuari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Digestio-prozesuaren hurrengo fasera pasatzen dira elikagai gehienak, jariakin lodi bihurturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Ondo pozik legoke ingeniaria baldin eta hodi-sare konplikatu bateko jariakina gai balitz berak jarioa detektatzeko eta, gainera, aparteko materialen beharrik gabe jarioa berehalaxe konpondu, hondakinak garbitu eta gune kaltetua berriaren pare uzteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.

Hori dela eta, zelularen parte urtsuak eta inguruko jariakinek ez dute konposizio bera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Testikuluen eta guruin lagungarrien jariakinez eratutako likidoa da esperma.  Berria - Gaiak   2004-06-29

2 (hitz elkartuetan)

Negar-jariakinaren emari etengabea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

Buru-jariakinean toxinak drainatzen badira, alzheimerraren ondorioak egonkortu egiten direla esan du AEBetako zientzialari talde batek. herria¬

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus