Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaregin, jaregiten (orobat jarein g.er eta jare egin g.er.) 1 du ad askatu.

Batek ebazten du Eufrates ibaiaren uretara Taprobanako zafiro bat bota dadila; beste batek, dorre baten gainetik txori bat jaregin dadila.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.

Jaregin dut, eta berak, artean izuak erabat harturik, azaldu dit gure haren moduko zilarbizi gordinak ez duela askorik balio.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.

Gaztelua jaregitea falta zaigu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 156. orr.

Txalupak, ur lasterrarekin berriro beherantz baitzihoan, katea muturreraino jaregin, eta gelditu egin zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.

Gai baita berun oxidoarekin egonkorki konbinatzeko, kloruro disolbaezin eta geldo bat emanik eta amoniakoa jareginik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Nik uste dut baietz, erantzun nion arrapaladan, baina hitzok jaregin orduko, irmoago ez erantzun izanaz damutu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Iazko Sanjuanetan jaregin behar hinduten putakume horiek...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 13. orr.

· 2 (dio aditz gisa)

Ivyk bere zigarretari jaregin gabe erretzen segitzen zuela. Orduan Crookshanksek poltsa-hondakinei jaregin zien, mahai gainera salto egin eta Scabbers izutuaren atzetik abiatu zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.

-Ikusten? -esan zuen Ronek sututa, harriari eskutik jareginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 210. orr.

Honek buruaz baiezkoa egin berriro eta besoari jaregin zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.

Luze gabe […] ametsik gabeko lo gogor batek estutu ninduen bere altzora eta goizeko hamar eta erdiak arte ez zidan jare egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Sarri eutsi zion haserreari, bere sumin guztiari jaregin gabe.  Elizen arteko biblia   Sal 78,38

Idaztera jartzen nintzen bakoitzean, hasteko begiak itxi eta gogoari jaregingo nion noranahi ibil zedin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.

Jaregin egiten dio bulldog-ari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.

Marmar ozen baten modukoa aditzen zen, gangatik jareginik lurraren kontra kanka jotzen zuten mila tantena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

3 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Inguruka zebilkigula haren izate materiagabe, jaregin, aske, guztiahaldun eta menderatzailea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 161. orr.

Kameraren birtuosismoaren zaletasunak "kamera jaregina" (entfesselte Kamera) deitu zena ekarri zuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

· Hiru seme-alaba zituzten emakume libreak eta lau zituzten emakume jareginak aske ziren Erromako lege zaharrek lotzen zituzten tutorepeko egoera betiereko hartatik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.

Hark dioenez, garai hartan jareginei libre ere deitzen zitzaien.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 277. orr.

Luis Errukitsuak jare egin zuen Hébon, eta, jopu jareginek nagusiaren legea hartzen zutenez, Hébon franko bihurtu zen; ez saxoniar edo germaniar.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 305. orr.

Uste dudanez, jopu bati honako kasu hauetan onartzen zitzaion borrokatzea: beste jopu baten kontra; jaregin baten kontra eta are kapare baten kontra ere bai, baldin eta honek erronka egiten bazion.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 220. orr.

Augustok bide eman zien senadore ez ziren pertsona libre guztiei jareginekin ezkontzeko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.

Honorioren legeak heriotza-zigorra ezartzen zuen jaregin bat jopu gisa erosten edo artegatzen zuenari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.

4 (era burutua hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Heriotzatik askatzeko jarein-saria ezartzen badiote, eskatutako guztia eman beharko du biziaren ordain.  Elizen arteko biblia   Ir 21,30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besoari jaregin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus