Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jardunean 1 adlag aritzen, jardunda.

Aldiak oro, iraganak eta iragaitekoak, ez lihoazke eta ez letozke zuk jardunean iraungo ez bazenu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 227. orr.

Baina ofizioa da, eginez eta jardunean ikasten den zerbait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 30. orr.

Denek erabakia zuten norberaren alderdirik onenak jardunean jartzea eta mota guztietako armak erabiltzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

Inozoek Jainkoari egotzi ohi dioten guztia, beti jardunean eta beti ibilian dagoen naturak bere baitatik sortzen duela....  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.

Baina lan egin dut, jardunean aritu naiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 524. orr.

Oihalaren beste aldean, ikusezinik, jardunean ziharduen Maxek. etengabe jardunean ibilarazten du.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

2 (-en edo -ko atzizkiaren eskuinean) aritzean.

Bere jardunean hain kontzentratuta.     «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.

Administrazio publikoen jardunean eta egituran hizkuntz politika ardatza izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Plataformaren aburuz, geldotasun kezkagarria sumatzen da erakundeen jardunean, eta epe luzerako egitasmoak egin ahal izateko gaitasun gutxi ikusi dute.  Berria - Kultura   2006-03-18

Tolosak, bere jardunean, bere industrian, bere errota, ibai, gerizpe, ingude eta zaratan, hiri frantses polit baten antza du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

Arimak bere ahalmenaren jardunean edo bere desirak gauzatzean ohiko trabaren bat aurkitzen badu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 386. orr.

Zientziaren jardunean, aurrerabidean, lehenbizi datuak daude, behatuak, aurkituak, neurtuak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 95. orr.

Batasunak ere bere jardunean aritzeko debekua jaso du, eta hori benetan larria da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Udalen eguneroko jardunean Internet sartuta dago, ziurtagiriak eskatu, zergak ordaindu edo baimenak eskatzeko.  Berria - Harian   2005-11-11

Gertaerak ez zuela erietxeko jardunean eragin nabarmendu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gobernuburu jardunean, pribatizazio andana gauzatu zuen Justxenkok.  Berria - Mundua   2004-12-28

Saileko lan-jardunean, hasieratik bukaeraraino, gorde behar den garbitasun-erritual miragarria nire aurrean justifikatzeko. Polonia eta Bielorrusia artean kontrabando jardunean, Sergiuszek eta bere lagunek ibilaldi luzeak egiten dituzte...  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

Phil Jackson entrenatzailea, halere, trebea da suhiltzaile jardunean.  Berria - Kirola   2004-03-03

Norbait profeta-jardunean hasten bada.  Elizen arteko biblia   Za 13,3

10 urte daramatza dagoeneko kirol zuzendari jardunean.  Berria - Kirola   2004-03-16

Politika-jardunean izaten diren giza-harremanez gogoetatzera jotzen badu ere.  Berria - Kultura   2006-04-25

Beren otoitz jardunean ohiko barne debozioa sentitzen ez bazuten [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

4 (kargu publikoez mintzatuz: jardueran)

Formula horietan, alderdi publikoko abokatua jardunean ageri zaigu: lapur bat harrapatu eta kondearen aurrera eraman ez zuenaren aurka.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.

Errepublikako instituzioak indarren daude eta ni neu ere jardunean nago.  Berria - Mundua   2004-06-12

Honek bultzatutako herritarrentzako gizalaguntza sareek jardunean iraun zuten, haatik.  Berria - Mundua   2004-08-14

5 (kargu publikoez mintzatuz: kargudun berria hautatu bitartean)

Santana Lopes jardunean egongo da otsailaren 20ko bozak egin arte.  Berria - Mundua   2004-12-14

Kargu hori jardunean bete du azken hiru hilabeteetan, Sergei Abramov gobernuburuak auto istripua izan zuenetik.  Berria - Mundua   2006-03-05

Izan ere, bost udalerri horietan aukeratu zituzten zinegotziek ez zituzten euren karguak hartu eta, beraz, aurreko legealdiko udalbatzek jarraitzen dute jardunean. herria¬

Koalizio xiitak Jauad al Malki aurkeztuko duelako lehen ministro posturako, jardunean karguan ari zen Ibrahim al Jaafariren ordez.  Berria - Mundua   2006-04-22

Mertxe Agundezi egokitu zaio azken lau urteotan karguan jardunean egotea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Ariel Sharon lehen ministroa larri, ospitalean, dagoen bitartean Ehud Olmert dago haren postuan, jardunean.  Berria - Mundua   2006-01-11

Sindikatu abertzalearen aburuz, horrelako erabaki bat ez luke jardunean dagoen ministro batek hartu beharko.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Eskubideak bermatzeko lanak ez baitu etenik izan, nahiz eta karguak ia lau urte eman jardunean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

6 (-en atzizkiaren eskuinean) hizketan.

Bere jardunean gustu txarreko iruzkinak eta hitz zantarrak tartekatuz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Neuk ere neure jardunean biltzen baitut euskararen historia osoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 26. orr.

Gu iritsi ginenean, bero-bero ari zen Fructuoso, sakratuenaren kontrako jardunean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.

Bere jardunean etengabe botatzen du hermano hitza, konplizitatea sortu nahian edo.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 135. orr.

7 jarduneango1 izlag jardunekoa, kargudun berria hautatu bitartekoa.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako jarduneango Ararteko Mertxe Agundezek agurtzeko baliatu zuen, atzo, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran egindako saioa iazko txostenaren berri emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

8 jarduneango2 izlag jardunekoa, ari dena.

Agirre'tar Nikola, alias Metxa, agirretarra, jarduneango partisanoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus